Manu Robles-Arangiz Fundazioak, ELA Sindikatua (Hego Euskal Herrian gehiengoa duen langile konfederazio sindikala) Ipar Euskal Herrian ordezkatzen du. Azaroaren 1an, Fundazioaren Iparraldeko ibilbidearen 10. urtemuga ospatuko da. Bere 10. urtemugaren karietarat, Fundazioak erabaki du trukada, azterketa, hausnarketa eta formakuntza talde baten plantan emaiterat, MRA Fundazioaren ibilbide eta filosofian, logika abertzale, aurrerakoi eta idekian, bortxa-ezaren ildoan, egiteko molde erradikal eta pragmatikoan, bai eta independentean beren burua kokatzen duten guzier idekia.
Horrez gain, larunbata honetan, azaroaren 1an, mintzaldi-eztabaida bat antolatua da arratsaldeko 15:00etan MRA Fundazioaren Baionako egoitzan (20 Cordeliers karrikan). Hausnarketa eta trukada denbora horren helburua da abertzale mugimenduaren oinarriko kontzeptuen (burujabetza, autodeterminazioa, independentziaren…) ber-ikertzerat 21. mendeko testu inguruan.