Comprendre
BAKE BIDEA - Emozio handiz, emozio sakon eta partekatuaz, gaur Bake Bideak, hamahiru urte baino gehiago iraun ondoren, bere jarduerari amaiera ematen dio. Erabaki astun baina hausnartua da, beti izan garenarekiko leial: gure lurraldearen eta bere borroka eta erronken errealitatean, erantzukizunean eta memorian ainguratutako mugimendua. (...) Bake osorako bidea ez da oraindik amaitu. Baina jadanik ez dago atzera bueltarik. Eta hori da, seguruenik, gure garaipen kolektiborik politena. Bake Bidea hemen gelditzen da, baina bakearen eta duintasunaren aldeko engaiamenduak aitzina darrai. Gure ekintzetan bizirik segituko du, etorriko diren mobilizazioetan eta gure lurraldearen memorian. Mina esperantza bilakarazten jakin duen lurraldearen memorian. (...)
Jarraian, ekainaren 6ko deklarazioa eta honen izenpetzaileak atzemanen dituzue. (...)