Martxoaren 7an, larunbatez, manifestaldi familial eta aldarrikatzailea
Manifestaldia arratsaldeko 3etan abiatuko da Baionako Herriko Etxetik eta Ipar Euskal Herriaren Metamorfosi ekologikoaren aldeko 7 tematikak aitzinean emanen ditugu hauteskundeak baino aste bat lehenago. Manifestaldia, Ipar Euskal Herrian gaindi antolatu den Herritar Martxaren ondotik iraganen da.
Karia horretara, gomitatuak zirezte zuen mezuen eta aldarrikapenen ekartzerat, eta, zuen alternatiben aitzinean emaiterat zuen pankarta, ikurrin eta banderolekin mobilizazioari dimentsio alai eta ludiko bat emaiteko!
Manfiestaldia eta gero Itunaren Besta iraganen da! Hitzordua, Tonneliers karrikan emana da: Taloak, matahamiak, ostatua, musika, hainbat animazio!
Manifestaldia arrakastatsua izan dadin esku ukaldi baten emaiteko, izen emaite orria: BENEVOLES-PACTE2020.BIZIMUGI.EU
Facebook-eko hitzordua, zabaltzekoa:
https://www.facebook.com/events/611011193023674/
Bozkatu aitzin so egiten dut ea izenpetu duten!
Ipar Euskal Herriaren metamorfosiaren aldeko Itunak datozen hauteskundeetan hautagai izanen diren zerrendei galdegiten die molde urgente eta deliberatuan ekitea, hautetsi bilakatzen badira, haietaz arduratzeko tresna franko ukanen dituzten 7 gaitan: mugikortasun eztiak, energia berriztagarriak, elikadura biologikoa eta tokikoa, energiaren menderakuntza, hondakinen murriztea, Euskoaren garatzea eta Klima Planaren gauzatzea.
Ituna izenpetu duten lehen zerrendak:
pacte2020.bizimugi.eu
Eskupaperak, pegatinak, afitxak eskuragarri dira gure egoitzan (Cordeliers karrikako 20.ean, Baionan), jin gustian hauen hartzerat eta zabaltzerat!
Bizi!