Joana DETCHART
Lur espekulazioaren kontrako borrokan eta elikagaien birtokiratzea trabatzen duten proiektuen kontrakoan, Marienia Euskal Herriko gaur egungo erronken sinbolo bilakatu da. Martxoaren 12an, OSTIA (Okupazio Sare Tematsua Irabazi Arte) borroka-sareko lau militanteren epaia, Baionako auzitegian, hamikatuak diren betoi promotoreak epaitzeko balia dezagun, ez dezaten gehiago lurren etorkizuna nahi duten bezala erabaki.
2023ko azaroaren 7an, OSTIA (Okupazio Sare Tematsua Irabazi Arte) borroka- sareko lau militante atxilotu zituzten etxean, eta Baionako komisaldegian atxiki zenbait orduz. Haien gain ezarritako egitateak: Bouygues Immobilier-en lokalean lasto sorta eta zenbait lur ontzi isuri izana. Zer sarekada bikaina polizia judizialarentzat (eko)terrorismoaren aurkako borrokan!
Baina auzitegira eramaten duen eta Kanboko Marieniako lurren artifizializazioaren kontrako borroka zabalagoan kokatzen den ekintza honek, mugimendu sozial eta ekologisten errepresioaren testuinguru globalagoa oroitarazten digu.
Buruz buru diren bi mundu
Lurren hartzeak, lurzoruen artifizializazioa, lur espekulazioa… Bizitza eta bizidunekin dugun lotura hausturaren ondorioak dira.
Proiektu hilgarri hauen parean, badu jadanik urte andana jendea antolatzen ari dela. Orain “eko-terroristak” izendatzen dituztenak ez dira betidanik gaiaren adituak, baizik eta beren mobilizazioen bitartez esperientzia hartu dutenak : laborariak, naturalistak, oro har lurraldeetako biztanleak. Beraz, borroka ekologisten historia luzea izan da, eta planeta osoan kokatua, beharrezkoak ez diren proiektuen kontra.
Laborantzaren eta natura lurren etorkizuna denen esku baita,
Marieniako lurrak zaindu behar dira,
proiektua behin betiko bertan behera utzi arte.
Besteak beste, Lurraren Altxamenduak adibide ona da Frantziako lurraldeko borroka ekologisten forma antolatu gisa, gobernuaren eta enpresa handien politika ekozidioari aurre egiten diona. Hainbat lurraldetan jende askoren antolaketaren aitzinean lurrak suntsitzeko proiektuen aurka, laster arriskuan sentitu ziren ekonomia horren hazkundeari oinarritutako politikak. Horregatik, orain arte makineria errepresiboaz kanpo, ekologistek betoia eta dirua defendatzeko prest direnen etsaiak irudikatzen dute gaur egun.
Beste garai bateko proiektua
Euskal Herrian, lau hektareako laborantza-lurrak arriskuan dira Kanboko auzapezak eta Bouygues promotoreak eskuz esku egindako Business as Usual politikarengatik. Badu orain hamar urte baliabide juridikoak eta mobilizazioak badirela Marienia ordokiko betonizazioaren kontra. Proiektu horretan, 94 etxebizitza eraiki nahi dituzte, etxebizitza sozialak barne. Ondorioz, garai batez biperra biologikoan ekoiztua zen kalitate elikagarri handiko eremuan, eta balio handiko larre natural emankorrak mehatxatuak dira.
Ez da etxebizitzaren auzia hemen, elikatzeko jasangarritasunari lehiatzeko gogorik ere ez, etxebizitza eskubidea gure lurren erabilerari lotua baita berez. Tentsio handiko lurralde batean, non urbanizazioa hedatzen ari den behartsuenak sekula ez babestuz, higiezinen eta lurren espekulazioa txanpon beraren bi aldeak dira. Lur espekulazioaren aurkako borrokan, Marienia Euskal Herriko gaur egungo erronken sinbolo bilakatu da. Laborantzako lurrak merkantilizatze logikatik ateratzeko beharra frogatu nahi da, non elikagaien bertokiratzea eta autonomia hausten duten proiektuek pentsamendu laburra erakusten baitute.
Badakigu laborantza herrikoiaren eredua defendatzen duten laborarientzat zaila dela lurrak lortzea gaur egun, laborantza-industriaren nagusitasunetik urrun. Eta biztanleriaren zati batek aski du hazten gaituzten lurren etorkizuna kapitalaren aldarean sakrifikatzea, hala nola ikusten ditugun gaur egungo laborarien mobilizazioak mundu osoan.
2024ko martxoaren 12an, OSTIAko lau kide epaituko dituzte
Baionako Auzitegian Erronka anitzetako lurralde bateko biztanleak gara, baina gauza bat segur dugu: gure nortasunen babesa eta aldarrikapena lurraldeen babes eta defentsatik pasatuko da. Aliantza garaia da ere, non, Marieniako lurren etorkizun lasaiaren alde borrokatzen diren antolakunde ugariak bezala (Nahi Dugun Herria, CADE, Lurzaindia, ELB laborari sindikatua, Marienia Ez Hunki, OSTIA), bizitza-eredu duina eta jasangarria defendatzen baita, galdua dugun lurrarekiko lotura laborantzak indartzen duelako. Marienia ordokiko 3,7 hektareak betoiz estaltzearen mehatxuarekin, OSTIAk Bouygues- ko maketa bat lurrez estali zuen. Baina gure xedea ez da hor gelditzen. Laborantzaren eta natura lurren etorkizuna denen esku baita, Marieniako lurrak zaindu behar dira, proiektua behin betiko bertan behera utzi arte.
Beraz martxoaren 12an Baionako auzitegian bil gaitezen, hamikatuak diren betoiaren promotoreak epaitzeko, ez dezaten gehiago lurren etorkizuna erabaki nahi duten bezala!