Euskara Jendea, 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lana da eta publiko zabal bati aurkeztu nahi dio euskararen eta bere herriaren historia.
Hizkuntzak hiztunengan gauzatu dira, berengan bizi dira. Mintzaira baten historia beren hiztunena da ezinbestez, edo, nahiago bada, hiztunen historia beren hizkuntzarena da. Euskarak, berez, ezin du deus egin; euskaldunek bakarrik moldatu, garatu, galdu, pobretu, aberastu, normalizatu… dezakete euskara. Horregatik, Euskal Herriaren historia azaldu nahi izatekotan, euskaraz mintzo den jendearena esplikatu behar da, hizkuntza komunitatearen ikuspuntutik, alegia, Euskara Jendea garelako.
Lan honen aurkezpen bideo-labur honen ondotik, Enbataren BIDEOAK atalean, datozen asteetan, behereko parteak ikusten ahalko dira:
1/ Historiaren atarian
2/ Erromako inperioan
3/ Aniztasunaren bidean
4/ Mugetan gaindi
5/ Gerren arteko pizkundean
6/ Mundua osatzen