Euskaldunen eta euskaltzaleen arteko saretze eta bultzada berria?

Deiadar manifestaldia, Euskara ofiziala izatearen alde. (Argazkia: Kepa ETCHANDY)

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Euskararen erakunde publikoak Ipar Euskal Herrian heldu diren 25 urteetarako euskarak izango dituen perspektiba soziolinguistikoei buruzko ikerketa argitaratu berri du; agorrileko Enbatan aurki dezakezue puntu garrantzitsuak laburbiltzen dituen sintesi pollit bat. Azken denboretan entzuten dira oihartzun, iragarpen edo hauteman ezezkorrak euskararen etorkizunari begira. Kosta ahala kosta, iruditzen zait euskaldunek baikor baizik ezin dugula egon gure hizkuntzaren geroa aipatzean.

Bai noski, alde ilunak aurki daitezke, zerrenda luzea da ere… EEPren inkestak ongi erakusten du urtero 3.000 erdaldun etortzen direla Ipar Euskal Herrira, horrek kezka handia sortzen du, pentsatzen ahal baita erdaldun uholde batek euskaldun berrien emendatze ttipia gaindituko duela. Hegoaldean ere, iturri batzuek aipatzen dute beherakada demografikoaren aitzinean, 200.000 jende beharko direla kanpotik etorrarazi, langileriaren eskasa betetzeko. Hor ere, aipatzen dira gune euskaldun azkar batzuetan lehen arraildurak agertzen direla; gaztelera sartzen da orain arte gure hizkuntzarentzat eremu gotorrak ziren tokietan. Gure historia berrikusten badugu, ohartzen gara erdaldun horietan euskaltzale amorratuak bilakatu direnak aurki ditzakegula. Irakaskuntzan, ikusten ditugu « kanpotik » etortzen diren jende batzuek beren haurrak murgiltze ereduan naturalki ematen dituztela. Ez genuke jendeen buruan ezarri behar atzerritik etortzen direnak lanjer bat direla euskararentzat…

« Murgiltze ereduko eta sare elebidunetako
ikasleen inguruan diren ahaideek
masa kritiko ederra osatzen dute
euskararen aldeko oihartzun sozial azkarra eramateko. »

EEPk plazaratu duen inkestan elementu zinez interesgarria aurkitzen da, hau da ikuspuntu kuantitatiboa. Ez da beti errex euskara ikasten duten jendeei sentiaraztea hasi duten abenturaren garrantzia. Inkestak bere perspektibak aurkezten ditu erakutsiz zenbat euskaldun berri behar diren urteka balio absolutuan. Norberak ikus dezake bere ekarpenaren garrantzia. Euskararen garapena edo euskaldun berrien kopuruaren garapena ondoko urteetan hainbat elementuri lotua da baina argi da indar kolektiboa beharrezkoa dela. Ez dut aipatzen euskalgintzak azken hamarkada hauetan daraman lana, baina bai inkestak azpimarratzen duen bezala, euskararen inguruan diren jendeak.

Gelditzen dira sakondu edo piztu behar diren « sare » batzuk. Adibidez, murgiltze ereduko eta sare elebidunetako ikasleen inguruan diren ahaideek masa kritiko ederra osatzen dute oihartzun sozial azkarra eramateko. Informazio eta sentsibilizatze kanpainak beharrezkoak dira eta ongi esplikatu behar da arrazoi desberdinengatik garrantzitsua dela euskara ikastea eta euskaraz bizitzea. Sentsibilizatzea baino gehiago aipa dezakegu, kontzientizatzea dela heldu den etapa, errexena ez dena baina urratsez urrats bakoitzak bere mailan aitzinaraz dezakeena. Hainbat eragilek euskararen aldeko borroka daramate egunero, herriari dagokio ere mugimendua azkartzea eta bultzatzea EEPren inkestako gertakizun baikorra gauzatzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).