Zer egin egoera hobetzeko?

2010 urtetik geroz Kutxa Ekoguneak bultzatzen du Gazte Ekoliderrak proiektua. Horren helburu nagusia da urtero interes amankomuneko gazte talde bat jasangarritasun eta lidergo gaietan trebatzea eta elkarren artean kontaktuan jartzea, « trebatu, ekin, izan » lelopean.

Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleek, erakundeetako ordezkariek, profesionalek, elkarteek, adituek, aktibistek, mendizaleek eta bestelakoek parte hartzen dute, jasangarritasuna eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.
 Ekintza arloan trebakuntzan zehar ikasitakoa praktikara eramateko xedea da. Horretarako, besteak beste, partaideek proiektu bat garatu eta ezagutzera eman beharko dute. Azkenik, « izan » atalean, bide batez partaideak Ekoliderrak sarearen kide aktiboak izatea espero da.

Talde argazkia Ekogunean
Talde argazkia Ekogunean

Proiektu honen testu ingurua ondokoa da: « Planetak urtero sortzen dituen baliabide natural eta zerbitzu ekologikoak baino %30 gehiago ari gara erabiltzen mundu-mailan. Planetaren baliabide naturalak gizakion “kapitala” badira, horien “interes”-ez bizi beharrean, kapitala bera ari gara gastatzen. Hau da, geroz eta pobreagoak gara: 1970 urtetik kapital natural guzti horretaz %70a gelditzen zaigu soilik, eta urtero %1 inguru gastatzen jarraitzen dugu. » Gainera jasangarritasuna modu integralean lantzen da : ekonomian, sozialan eta ingurumenan. Horregatik jasangarritasunak erronka handia suposatzen du gure sistema ekonomiko, politiko eta kulturalarentzat.

Igeldoko hondartza garbiketa Surfriderekin
Igeldoko hondartza garbiketa Surfriderekin

Lehen harremanak

Orain dela bi urte Ekoliderrak sarea ezagutu nuen. Donostian berriki iritsia nintzen eta jende gutti ezagutzen. Ene lanaren bidez, Ekoliderrak sarea eta formakuntza ezagutu nuen. Eta nolaz ingurumenari loturiko formakuntza proposatzen zen deliberatu nuen apuntatzea, gai hori enetzat inportanta delako. Beste alde batetik ere, formakuntza hortarako izena eman nuen ene sarea haunditzeko eta jendearen ezagutzeko Donostian.
Enetzat inportanta izan zena ere, formakuntza euskaraz izatea. Enetzat biziki inportanta da egunerokotasunean ahal bezain bat euskara erabiltzea.

Kontxako aktibitate eguna
Kontxako aktibitate eguna

Lehen ondorioak eta ekarpenak

Formakuntza honek gogoetak piztu dizkit gure gaur egungo bizi molde eta kontsumoaren inguruan. Gaur egun esistitzen diren bizi modu edo ohitura desberdin alternatibo edo ez alternatiboak ezagutu ditugu eta horrek hausnarketak sortaratzen ditu. Segitu ote behar dut modu honetan bizitzen? iraunkorra ote da? Zer egin dezaket ene heinean egoera hobetzeko? Azkenean ohartzen zira zure ideala lortzea zaila izanen dela (zure menpe ez delako) eta orduan zure heinean posible dena entseatzen zira egiten eta zure inguruan ere entseatzen zira jendea sentsibilizatzen!

Asteburua Lakabe herri alternatiboan
Asteburua Lakabe herri alternatiboan

Gogoeta aberastu sarea haundituz

Formakuntza hori enetzat inportanta izan da eta biziki positiboa: ene sarea haunditu dut eta ene gogoetak haunditu eta aberastu dira.
Azkenean, formakuntzen jendea perfil desberdinekoa da eta ainitzetan iritzi desberdinetakoa,eta horrek aberastasun haundi bat emaiten du eta zure gogoetak eta aurreiritziak aldatzen eta osatzen. Ingurumen mailan, oraindik proiektu/idei anitz asmatzekoak dira eta, ene ustez, Ekoliderrak sarearen bidez hori posible da. Formakuntzak ene pentsatzeko moldea eta izaera aldatu ditu, irekidura ekarriz.

Xehetasun gehiagorentzat eta parte hartzeko, klika hemen : http://ekoliderrak.ekogunea.net/ekoliderrak/albisteak/-5-edizioko-partaide-izan-nahi

 

Gogoeta asteburua Etxarrin
Gogoeta asteburua Etxarrin
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).