25 000 bisitaritik goiti laborantza herrikoiaren azokan

2024ko Lurramaren larunbat arratseko zikiroko giroa, ELBko militanteen hitz hartzean.

 

LURRAMA


Lurramako ekipak, « Laborantza herrikoiaz bizi eta elikatu » lemapean antolatu 19.edizioa ederki iragan dela baieztatu du. 3 egunez 25 000 bisitaritik goiti pasatu dira 1000 laguntzaileren presentzia eta lan sutsuari esker, laborantza herrikoiaren eskubritzera eta sustengatzera.

25 000 bisitari  baino gehiago agertu direlarik ostiraletik igandera, Lurramaren 19.  edizio honek zinezko arrakasta kausitu du, eta laborantza iraunkorraren defendatzaile guzientzat hitzordu garrantzitsua dela argi utzi. 

1000 laguntzaileen presentzia eta lan sutsuari esker 3 egun eta 3 gau antolatu dituak izan dira. Hauek bihotzetik eskertzen dituztelarik Lurramako antolatzaileek.

Ostiralean 1500 haurrek tailer pedagogikoetan eta bisita librean parte hartu dute. 14 elkarte hor ziren animazioak segurtatzeko. 7 laborantza lizeoren bisita izan delarik ere, Garaziko ostaler lizeoarekin aspalditik Lurramak duen partaidetzak segitu du eta aurten lehen aldikotz Chambre des Métiers 64 (CMA64)-rekin afari oso bat proposatua izan da.

LABORANTZA HERRIKOIAZ BIZI ETA ELIKATU gaiak publikoaren interesa piztu du, orotarat 850 bat jende mintzaldi eta mahain inguruak entzutera izan baitira.

Gogoan atxikiko dugu Karine Jacquemarten hitzak, hemen atxeman duen antolaketa kolektibo eta militante modeloak esperantza handia sortarazten du eramaiten duten borrokan segitzeko. Agro industriaren inpunitatearen aurrean eta multinazionalen kontra egiten dituzten auziendako Lurrama bezalako ekitaldiak indarra ematen die.

Osteguneko konferentziaren kari, Jean René Etchegarayk EHLGek aspalditik eskatzen duen Laborantza Erakunde Publikoari erantzuna emateko elkarte bat sortuko dutela jakinarazi du. EHLG erne egonen da segipenarentzat.

Asteburu guzian, giro ona, bazkari eta afari beteak, edizio baikorra izan dela aurtengoa baieztatu dute.

Bestalde gasna eta ogi lehiaketak iragan dira, hona hemen emaitzak :

GASNA LEHIAKETA :
Bortukoan :
Lehen saria : CARRIORBE/BISCAY Véronique & Benat GAEC PARADIS, Barkoxe
Bigarren saria : HOQUI Bettan, GAEC JAUREGIZAHAR, Zalgize
Hirugarren saria : TEILLERIE Johane eta Pantxika ,GAEC ETXEHERRI, Duzunaritze

Etxekoan :
Lehen saria : Daniele Begue, Ferme Urritzelaia – Urepele
Bigarren saria : OYHENARD Pierre, Ferme Etcheverria, Roquiague
Hirugarren saria : Bercaits Hervé, GAEC Ganixteia, Ferme Itzaldia, Lohitzun

Esnetegian :
Lehen saria : Aramits esnetegia
Bigarren saria : Eiheralarreko esnetegia
Hirugarren saria : Onetik, Makea

HERRIKO OGIA : boulangerie Minhondo, Irisarri.

EZTI LEHIAKETA :
Amaturrak eta profesionalak lehiatu dira Euskal Herriko gaztainondoko ezti hoberena izendatzeko.

Profesional sailean, irabazleak dira :
Lehen saria : GAEC Ametzalde
Bigarren saria : HAMELIN Johann
Hirugarren saria : Erletik

Amaturren sailean :
Lehen saria: ARIZAGA Gorka
Bigarren saria : Brunel Didier
Hirugarren saria: Vaisse Patrick

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *