Euskaldunen polikonplexuak

Izan euskaldun zahar ala berri, anitzak dira gure hizkuntzaren inguruko konplexuak.

Europako mintzairarik zaharrenaren hiztuna izaitea ez da denentzako errex. Izan euskaldun zahar edo berri, anitzak dira gure hizkuntzaren inguruko konplexuak. Akatsak egitea normala bada ere, hobetzeko gogoa izan behar da gure iparrorratza.

Euskalduna izatea ez da aise. Hori, denok badakigu. Hizkuntzaren super-heroiak izan behar gara. Oztopo guzien gainetik, Europako mintzairarik zaharrenaren (eta ederrenaren) geroa gure bizkar gainean eramaten dugu, estres linguistikoa etengabe jasanez (ezagutzen duzue Zer da « estres linguistikoa« ? Youtubeko bideoa?)
Gainera, hizkuntza batez mintzatzea ez da beste gaitasun bat menderatzea bezala, futbolean ongi jokatzea edo buztingintzan aritzea bezala, adibidez. Komunikatzeko tresna da, harremanetan sartzeko bidea, emozioak adierazteko kanala, familian jasoa edo bide luze baten emaitza… Hots, alde sozialei eta psikologikoei hertsiki lotua zaie. Alabaina, alde psikologikoak direla eta, maiz pentsatu izan dut euskaldun anitzok konplexu linguistikoak pairatzen ditugula.

Euskaldun berriaren konplexua

Hori da gehien ezagutzen dudana: hizkuntzari loturiko iruzurtiaren sindromea eta dagozkion kezka ttipiak eta handiak… Lehena: “Egun on erraten badiot, pentsatuko du ongi mintzatzen naizela, metraileta gisa hasiko zait erantzuten, ez dut fitsik ulertuko eta zozotzat hartuko nau. Segur aski pentsatuko du hobe nukeela frantsesez hitz egitea...” Ikasi arau, komunikazioa hobetzen da, baina desorekak luzaz irauten du. Hori da zailena, beharbada. Ongi menderatzen dudan tresna bat baztertzen dut beste baten baliatzeko eta ondorioz ene burua traketsa, mugatua, fineziarik gabekoa, aspergarria eta arras frustratua ikusten dut komunikatzeko momentuan… Umiltasunaren bide infinitua…

Hala ere, nahiz eta ene solaskideen pazientzia agortzear utzi dudan behin baino gehiagotan, erran behar dut ohar ezkor biziki guti jasan ditudala. Bestalde, ene zilegitasuna zalantzan gehiegi ematen dudalarik, euskara ikasteko zenbat denbora, indar eta diru kostatu zaidan gogoratzen dut: Etxeparek, Axularrek edo Xalbadorrek baino askoz gehiago!

Euskaldun zaharren konplexua

Sorpresa izan zen, ondokoa lehen aldikotz entzun nuelarik: “Nik euskara ez dakit ongi, etxekoa dut”... Ederki baliatzen dute naturalki, baina eskolan ikasi ez dutelako, beren mintzatzeko manera gutiesten dute. Alta zein polita den… euskararen logika dute diskurtsoa antolatzeko maneran, “gauaz bazailakan” (1) errexki ateratzen zaie eta “haren” edo “bere” dudatu gabe bereizten dituzte… ezin helduzko ametsa enetako…

Horrez gain, batzuei ezinezkoa zaie familiatik edo sorterritik kanpo euskaraz mintzatzea, hainbestetaraino barneratua baitute sozialki onargarriagoa dela frantsesez mintzatzea. Euskara hurbilenekin mintzatzeko hizkuntza intimoa da. Ene estaiko auzoarekin euskaraz mintzatzera entseatzen naizelarik, iduritzen zait harentzat karrikan pijamaz ibiltzea bezala dela eta, biziki fite, frantsesera lerratzen da; baina gero tar-tar-tar entzuten dut euskaraz mintzatzen bere ahizparekin…

Oreka dinamikoa

Dena ez da gutiagotasun-konplexu. Goian aipatuak ez bezala, ongi mintzatzen direla segur direnak ere badira. Beharbada, batzuetan, seguregi… Euskalkiaren aitzakia baliatzen dute beren gurasoek edo ikasleek inoiz eginen ez lituzketen akatsak egiteko eta aldarrikatzeko. Euskara normalizatuaren arauak ez dituzte kontuan hartzen, baina euskalkiarenak ez dituzte zinez ezagutzen. Hori gutxiengo ttipia bada ere, denen kalterako da, ondorioak izan daitezkeelako irakaskuntzan, prentsan edo literaturan. Afixa edo liburu batean frantsesezko akats ortografikoa edo gramatikala ikustea asaldagarria zaigu; euskarak zorroztasun gutiago merezi ote du? Arlo guzietan bezala, akatsak egitea arras normala da, baina hobetzeko nahirik gabe ibiltzea tristea da. Beraz, barneko oreka dinamikoa atzeman eta atxiki behar dugu, barkaberatasun eta zorroztasunaren artean. Egiten ditugun akatsengatik gure burua etengabe zigortzea ez da ez sanoa, ez eraginkorra, baina euskara zaindu behar dugu pertsonalki eta kolektiboki, gure altxorra delako (2).

1 – “Gauaz ibiltzen zen” ibili trinkoa, toka, Baigorri aldeko euskalkian.
2 – Liburu biziki egokia eta eskuragarria euskara hobetzeko: Iparrorratza: kalko eta huts ohikoenen saihesteko bidelaguna, Céline Mounole Hiriart-Urruti, EHU, 2024

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Euskaldunen polikonplexuak »

  1. Zure artikulua biziki preziatu dut! Biba zu! Beste euskaldun berri baten partez : Milesker Elise! . Aña-Mari

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *