
Duela urte bat estrenatu den Enbata Berriaren erakus mahaia lurralde honetako hainbat hitzordutan topatzeko parada ukan duzue azken hilabeteetan (Baionako Bestetatik, joan den asteburuko Eusko Egunara, EHLGren Biltzar Nagusitik pasatuz…). Ez gal Enbataren hobeki ezagutzeko eta sustengatzeko molde paregabea, Donibane Garaziko Aberri Egunaren karietara antolatua den Elkarteen Herrixkan, igande honetan, 9etarik 17etara.
Erakus mahai horietan Euskal Herri euskaldunaren zerbitzuko, populu libre eta solidarioen Europa bateratuaren alde, bidezkoa, ekologikoki iraunkorra, bakezalea eta demokratikoa den jendartearen aldeko tresna den Enbataren ondoan, elkar ezagutzeko eta trukatzeko momento paradak balia ditzagun!
Bertara ezin dutenek hurbildu, sarean ere beren sustengua adierazten ahal dute harpidetuz edo beren hurbileko ezagunak harpidetuz bi mnutaz hemen klikatuz!