Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

Hiztegi Ttipien banatzeko euskarri bat, hizkuntza paisaia euskalduntzeko moldeetarik bat.

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbatak. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin dezaketen guztiaren garrantzia eta azken hauen botere eraldatzailea azpimarratzen ditu Eneko Gorrik, neurri konkretuak proposatuz.

Enbata: Zein dira euskararen erronkak Herriko Etxeen mailan?

Eneko Gorri: Askotan uste dugu euskararen etorkizuna beste maila batean kokatzen dela, baina Herriko etxeek asko egin dezakete euskarari etorkizun sendoa emateko lurralde huntan. Auzapezek eta herrietako hautetsiek ez diete euskararen gaia Elkargoari edo terrenoko eragileei delegatu behar. Haien esku hartzea erabakigarria da.

2024ko ekainean, Euskararen Erakunde Publikoak eta AUDAP agentziak perspektiba soziolinguistikoei buruzko txosten biziki interesgarria aurkeztu zuten. Bertan, hiztunen dentsitatea emendatzeko pista interesgarriak diseinatu zituzten. Biztanleriaren % 80 euskalduna ez den lurralde batean, asko dugu egiteko: erdaldunak euskarara erakarri, euskaldunak aktibatu, ikasten ari direnak balorizatu, gazte belaunaldiak ahaldundu, etorri berriak arduraz jokatzera bultzatu…

Garatzen dituzten politika publikoetan euskara txertatuz, herritarrekiko komunikazioan eredugarri izanez, duten irudi legitimizatzailea erabiliz, herrietan euskarari toki zentralagoa ematen ahal zaio.

Enbata: Zer neurri plantan eman daitezke segidan Herriko Etxe baten mailan?

Eneko Gorri: Agintaldi bateko lehen erabakiak funtsezkoak dira. Garrantzitsua da, beraz, hizkuntza politika mailan lehen urtean engaiamendu erabakigarriak hartzea. Lehen erabakia izan daiteke hautetsien artean exekutiboan parte hartzen duen eta hierarkian ongi kokatua den euskara auzapezorde bat izendatzea. Gisa horretan, gaia defenditu eta mahai gaineratzeko aukera sortzen da. Ondotik, politika publikoak garatu ahal izateko, hizkuntza politikari dedikatutako funtzionamendu aurrekontu bat bozkatzea dator. Horrela, urtero euskararen aldeko ekintzak plantan emateko baliabideak mobilizatzen dira. Azkenik, euskararen bide orri bat definitzea eta bozkatzea izan daiteke, 6 urteetako progresioa agerian emateko eta euskarari aitortza ofiziala egiteko. Hauek lirateke beste askori ateak zabalduko lizkieketen lehen hiru engaiamendu egituratzaileak.

Enbata: Zein lansail jorra daitezke euskararen arloan kargualdi baten baitan?

Eneko Gorri: 6 urte gutxi da euskararen biziberritze prozesua bere osotasunean begiratzen baldin badugu, baina aldi berean asko egin daiteke. Edo ez. Azken 3 urteetan Plazararekin sentsibilitate politiko desberdinetako 15 herriko etxerekin lan egiteko aukera izan dugu. Askotan euskararen alde zerbait egin nahi zuten baina nondik hasi ez zekiten hautetsiekin topo egin dugu.

Sinple egiteko, herrietako hizkuntza politikan lau erronka eta bi dimentsio direla erraten diegu maiz: transmisioa, erabilera, ikusgarritasuna eta prestigioa lirateke erronkak. Hots, euskara ez dakitenei ikasteko bidea errextea, dakitenei erabiltzeko eskubidea bermatzea, denei eta denetan hizkuntza ikusteko aukera ematea eta euskarari funtzio sozial azkarra ematea. Eta hori jokatzen da bai herriko etxe barnean (haren zerbitzu eta herriko sateliteetan), eta baita kanpoan ere (elkarteak, sektore sozioekonomikoa, eskolak…).

Hortik aitzina, errex da neurri eta ekintza konkretuak aurkitzea. Hautetsi batek mimetismoz joka dezake, ondokoak egiten duena kopiatuz, edo sormenez bide berriak esperimentatuz. Baina garrantzitsua dena ekitea da: biztanle berriak errezibitzean euskarara hurbiltzeko gomita aktiboa eginez, eskoletan euskararen irakaskuntza sustatuz, herriko zerbitzuetan, haurtzaindegietan eta aisialdi eskaintzan euskara txertatuz, herriko komunikazioan euskara lehenetsiz, langileak formatuz, hizkuntza paisaia euskaldunduz, diskurtso berrien jalgitzean parte hartuz, euskararen aldeko dinamiketan parte hartuz (Korrika, Euskaraldia, Urtaroa…)

Enbata: Azken hitz bat irakurlea sentsibilizatzeko, 2026ko hauteskundeetan hautu argia egiteko unean, aitzinean eman dituzun parametro horiek kontuan hartzeko premiaz?

Eneko Gorri: Azken hamarkadetan aitzinamenduak ezagutu ditugu euskara mailan. Baina horrek ez du gorde behar hizkuntzak bizi duen egoera kaskarra: gaur egun egiten ari garena mantentzea gibelera egitea da. Intentsitatea ozka batez igo behar dugu, datozen belaunaldiak Ipar Euskal Herri euskaldunagoan bizi daitezen nahi badugu.

Baina 2026ari begira, hautesleen arreta piztu beharko lukeen bigarren elementu batek kezkatzen gaitu: eskuin muturreko ideien gorakadaren eta euskararen arteko lotura. Mugimendu abertzaletik kanpo, gero eta gehiago entzuten ari gara inportantea dela euskara « kontserbatzea », « erroak garrantzitsuak » direla, « Iparraldea asko aldatu » dela eta « etorri berriek kalte handia » egiten diotela euskarari. Nostalgia eta deklinismoa defendatzen dituztenei erran behar diegu euskararen aldeko borroka etorkizunaren izenean eramaten ari garela, ez iragan idealizatu baten berreskuratzeko. Tokian toki eraikitzen da amesten ditugun Euskal Herri eta mundu libreago, parekideago, justuago, jasangarriago eta anitzagoak.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde »

Laisser un commentaire

Votre adresse e-mail ne sera pas publiée. Les champs obligatoires sont indiqués avec *