Euroagiria eta ikastolak

EuroagiriaFrantziako lehen minixtroak berrikitan iragarri du hizkuntza guttituen eurokarta berresteko frantses konztituzioan egin behar diren aldaketen proposamena egiteko prest legokeela gobernua. Hona Eneko Bidegainen analisia.

Jean-Marc Ayrault prest agertu da Frantziako konstituzioa moldatzeko, Frantziak hizkuntza gutxituen Europako agiria berretsi ahal izateko gisan. Berri ona izan behar lukeena, mesfidantzaz hartzeko arrazoiak ez dira falta. Alde batetik, konstituzioa aldatzeko prozedura bera aski konplikatua izan daiteke, bereziki erreferendum bidez trenkatu behar baldin bada. Politikan alderdien arteko lehiak duen lekua ikusirik, pentsatzekoa da eskuineko hautetsi gehienek kontra eginen diotela; baina, ezkerrean berean ere ez da segur proiektu horrek aski babes izanen duela. Jean-Luc Melenchon, adibidez, biziki gogorki mintzatu izana da euroagiri horren aurka. Nehork ez du erraten eskualde hizkuntzak suntsitzearen alde dela, alderantziz, aberastasun bat direla aitortzen dute, baina Frantziaren ikuspuntutik, hizkuntza batzuei babes publikoa ematea desberdintasunak sortzea litzateke. Berdintasunaren bermea frantses hizkuntza da Frantziako arduradun anitzentzat.

Ezin dute ulertu

Logika desberdinetik ikusten dugu hizkuntzaren gaia, Euskal Herritik edo Frantziatik. Euskaldunen, bretainiarren, okzitaniarren, katalanen edota korsikarren ikuspuntua ezin dute ulertu frantses elebakarrek. Ezin dute ulertu hizkuntza horiek bizirik iraun dezaten, frantsesak bezainbat eskubide behar dituela. Ezin dute ulertu berdintasuna ez dela hizkuntza desberdineko hiztunak desberdinki tratatzea. Dozenaka urte, edota hamarkada daramatzagu eztabaida horrekin, eta frantsesek oraino ezin dute ulertu. Eta ez dute nehoiz ulertuko. Konstituzioa aldatuko da? Zaila izanen da. Dena den, aldatzen bada ere, zertan hobetuko du euskararen egoera? Beste hizkuntza gutxitu batzuena beharbada bai, baina euskararena? Euskalgintzako arduradunek berek diote gaur egun martxan diren neurriak Frantziak izenpetuak dituen puntuetan ageri direnak bezainbat direla edo gehiago, eta puntu horiek berresteak ez diola eskubide berririk ekarriko euskarari. Are kezkagarriago izan daiteke arau hori mugatzailea baldin bada, eta Frantziak erraten badigu « orain baduzue hain aspaldi eskatzen zenutena, eta bakea« .

Garaipenaren itxura baina ez garaipena

Eta bitartean ikastolek azken urteetan ez zituzten zailtasunak jasan behar dituzte, egoitzen arazoaren harira, suprefeta horretan tematu delako. Zertarako dugu euroagiria, ikastolen arloan gibelera egin behar badugu? Euroagiria berrestea ez ote litzateke bateragarria ikastolei mugak ezartzearekin? Hots, hizkuntza eskubideak arautuak izanen lirateke, baina mugatuak. Baina Frantziak zergatik ez du onartu behar Ipar Euskal Herriko klase politiko gehienak onartzen duena, hala nola ikastolak eraikitzea? Zergatik ez dio onartzen euskarari leku gehiago, hemen normaltasunez onartzen baldin bada? Euskarak urrats gehiago behar du, ikastolen babesetik hasi eta ofizialtasuna arte. Hori ez du bermatuko euroagiriak, eta ez dugu Konstituzio aldaketa horretan itsutu behar, garaipen gisa ikus dezakeguna ez litzatekeelako garaipen bat izanen. Frantziak, dena den, hori ematen badu ere, ez du deus gehiago onartuko hizkuntzen alde. Euskara sustatzea gure esku dago. Eta horretan guhaurek badugu lan handia egiteko, euskaraz bizitzeko, euskaraz pentsatzeko, gure egunerokoan euskarari lekua egiteko… Ipar Euskal Herriko bizi politikoa frantsesez egiten da (abertzaleen artean ere bai, nagusiki), eta euskarak lekua duenean, itzulpena izan ohi da. Euskarari printzipiozko leku hori baizik ematen ez diogun bitartean, gure bizian euskaraz funtzionatzen hasten ez garen bitartean, nekez aitzinatuko da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).