Izan dadin proposamenen egiteko edo ideien aintzinarazteko, gehiengoan izanez, edo, xuxen ez direnak gaitzesteko, oposiziotik, gero eta gehiago abertzale ari dira sartzen Herriko Etxeetan. Lehen itzuli honek jada erakusten du abertzaleek herriko etxeak diren erabaki eta eragiteko guneetan parte hartzeko parada ukanen dutela datozen 6 urteetan, izan dadin gehiengoan, edo minorian.
Xiboeroan
Aintzina Maule, Beñat Elkegarai-ek eramandako zerrenda abertzaleak botzen %13,25 lortu ditu. Sohütan, Xuberoko bigarren herrian, azpimarratzekoa da Jean-René Arhie-ren zerrendak, abertzale eta ezkertiar batzu barnean dituen zerrendak, botzen %45,39 lortu dituela (3 hautetsi ukanez, eta haietarik bat herri elkargo mailan arizanen delarik).
Baxe-Nafarroan
Aintzina Baigorri hainbat abertzalerekin aurkeztu den zerrendak kontseiluko 19 aulkietarik 15 bereganatu ditu, Lambert auzapez ohiak eramandako zerrendak 4 hautetsi bakarrik lortu dituelarik. Azpimarratzekoa ere, Donibane Garazin, abertzale, ezkertiar eta ekologistek osatutako zerrendak botzen %33a eraman duela, ondoko 6 urteetan oposizioan arizaiteko parada ukanen dutelarik 2 hautetsik. Donapaleu Berria, abertzaleen parte hartzea duen zerrendak ere lortu du botzen %14aren gainditzea. Azkenik, Aiherran ere abertzaleek herriko etxean kudeatzeko egoera lortu dute.
Lapurdin
Uztaritze Bai!, Bruno Carrere-ek eramaiten duen abertzale eta ezkertiar zerrendak %37,90-arekin lehen postuan bururatu du. Dominique Lesbats auzapez ohiak eraman zerrendak 3. bururatu du botzen %21,64-ekin, botzen %28,07 bildu dituen Jean-Claude Saint-Jean-en zerrendaren ondotik. Azpimarratzekoa da duela 6 urte Uztaritzen zerrenda abertzaleak %25,61 ukan zituela eta aurten 2. itzulian bakarrik aurkeztea erabaki duela, aliantzarik egin gabe.
Baionan, Jean-Claude Iriart-ek eraman Baiona 2014 zerrendak lortu du emaitza historiko bat abertzaleentzat, lehen itzulian botzen %10a gaindituz.
Donibane Lohitzunen Jakes Lafitte-ek eramaiten duen zerrendak botzen %25,84a ukan du, 4 kontseilarirekin oposizio lana eraman beharko duelarik.
Kanbon, botzen %27,7-arekin eta 4 hautetsiekin Argitxu Hiriart-Urruty-ren zerrenda abertzaleak ere oposizioaren egin beharrak betetzen ahalko ditu ondoko 6 urteetan, herri eta herri-elkargo mailan.
Urruñan, 2008an Filipe Aramendi-k eramandako abertzale zerrendak %19,57 ukan zuen, eta aurten zerrenda abertzaleak %25,64 lortu du.
Azkenik, Arbonan, Xabi Apeztegi abertzalearen zerrendak Marie-Josèphe Mialock auzapezaren zerrenda gainditu du, bozen %42,34a lortuz.
Xehetasun guzien lortzeko, hara lotura balios bat : http://euskalirratiak.info/
Benetan hauteskunde onak Iparraldearentzat. Herrialde horren topografi politikoa zehar aladatu da azken urte hauetan. Duela berrogoi urte kontserbatismoaren kabia zen lur hori, zeinean abertzaletasuna bazterreko mugimendu bat baitzen, zeharo aldatu da. Ezkerraldea eta abertzaleatsuna gora doaz, Frantziako eskuin muturrekoak kostaldeko hiri batean soilik, nekez zerrenda bat lortuz gero, %5 a kopurua loru dutela. Frantziako telebista kate nagusietan, FN aren igoeraz mintzatzen delarik, ez da deusez aipatzen Iparaldeari buruz. North Basque Country s different!