Euskal Herrian « lan, bizi eta erabakitzeko » eskubidearen aldeko egunak!

Larunbata honetan, apirilaren 19an, Euskal Herrian «lan, bizi eta erabakitzeko» eskubidea aldarrikatu dute Larresoron. «Euskal Herrian erabaki! Zazpiak bat!» lemapean, Aberri Egunaren harira, Abertzaleen Batasunak, Alternatibak, Aralarrek, EAk eta Sortuk antolaturiko ekitaldi bateratuan Larresoroko gela ttipiegi geratu da etorri diren ehundaka lagunen sarrarazteko. Biharamunean, bost alderdi hauek,  Iruñako karriketan, Independentista sareak deituriko Aberri Eguneko manifestaldiari babesa erakutsi dute. Sekulako jendetza bildu da Euskal Herriaren eguna ospatzeko, mundu osoari hemen herri bat  badela oso bizirik eta kementsu eta bere buruaren jabe izan nahi duela erakusteko. Datorren urratsa ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakatea izanen da! Gure  esku dago!

Larresoro
Aberri Eguna 2014 : larunbatean, apirilaren 19an, Larresoroko gela ttipiegi geratu da etorri diren ehundaka lagunen sarrarazteko.

Larresoroko ekitaldiaren karietarat, azpimarratua izan dira 2014 urtean Europa mailan Eskozia eta Katalunian herrialde horien geroari buruz antolatuak izanen diren erreferendumak. Argi utziz  Euskal Herrian ere, testuinguru propioarekin, erabakitzeko eskubidea dela jokoan dena, «baina baita ere euskal herritarron erabaki eskubidea; Euskal Herrian lan, bizi eta erabakitzeko eskubidea». Ekitaldi arrakastatsuan, bost alderdien izenean hitza hartu dutenek azpimarratu dute «Borondate arrotzen gainetik, euskal herritarrok gure etorkizuneko gizartea nolakoa izango den erabakitzeko eskubidea bilatzen dugu, bai Iparraldean, bai EAEn eta Nafarroan».

Nazio mailako aliantzan elkarlanean ari diren 5 alderdiek ondoko mezuak ere luzatu dituzte jendarteari. «Zatiketa eta ukazio guztien gainetik», Euskal Herriaren eraikuntzaren alde lan egiteko konpromisoa. Bestalde, «egiazko bakea eta konponbide politikoa» aldarrikatu dituzte  «irabazlerik gabeko bakea, desberdinen arteko elkarbizitzan sakontzen lagunduko duena». Horrez gain, «kapitalaren eta merkatuen menpekotasunetik aterako» den beste jendarte bat galdegin dute…  euskara «eredu propioaren oinarri gisa, herri ezaugarri nagusia eta funtsezko zutabea dena» aldarrikatuz.

AberriEguna!
Aberri Eguna 2014 – Milaka independentista Iruñan

Milaka independentista Iruñan

Milaka pretsonek aldarrikatu dute independentzia Iruñako karriketan igande honetan, apirilaren 20an, Independentista sareak deituriko eta AB, Alternatiba, Aralar, EA eta Sortu alderdiek babesturiko Aberri Eguneko manifestaldian.

Ikurriña erraldoi bat eta « Independentzia » lema zaraman pankarta bat aintzinean zituela 25 000 pertsona inguruk parte hartu zute Iruñako manifestaldian. Mobilizazioaren hastapenean, Garbiñe Bueno-k, Independentistak sarearen bozeramaileak, azpimarratu du « Independentzia geroa duen alternatiba erreal bakarra dela, Euskal Herriko herritarren nahi eta beharrei erantzuteko« .

Manifestaldia bururatzean ondoko agiriak azpimarratu ditu zein diren Euskal Jendartean erronka garrantzitsuak.

Gehiengoaren nahia, Independentzia

« Berriro ere egundoko jendetza bildu gara Euskal Herriaren eguna ospatzeko. Denok elkarturik erakusteko mundu osoari hemen herri bat dagoela oso bizirik eta kementsu eta bere buruaren jabe izan nahi duela. Bere etorkizuna erabaki nahi duela. Zorionak!

Eskozia eta Kataluniatik eta euskal diasporatik bidali dizkiguten agurrak entzun ditugu arestian. Eskerrik asko! Eta gure aldetik ere besarkadarik handiena eskoziar eta kataluniar herriei. Eta, nola ez, euskal diasporako lagu guztiei. Ozeanoak gaindituz gure artean sentitzen ditugu euren bihotzen taupadak gureekin batera.

Bai, Eskozia eta Kataluniara begira gaude urrats sendoak egiten ari direlako independentziaren bidean. Asko daukagu beraiengandik ikasteko, baina gure bidea geuk jorratu beharko dugu. Hasi gaitezen geure ibilbidea prestatzen eta urratsak egiten!

Gure azken nazio konferentzian erroka zehatza jarri genuen mahai gainean: independentziaren aldeko gehiengo zabala osatzea, euskal Estatuaren eraikuntzarako subjektu berria osatzea, eta gehiengo zabal hori egoki planteaturiko prozesuaren baitan aktibatzea.

Subjektu independentista berri horri begira plateatu dugu Aberri Eguna. « Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA » da aukeratu dugun lema. Badu probokazio puntu bat agian, baina independentzia ez dela zerbait abstraktua edo hutsa eta euskal herritarron gehiengoaren nahi eta beharrei lotuta dagoela adierazi nahi izan dugu.

Lehen aipatu duten moduan, gaur hitzen jolasean ari gara: herria, demokrazia, askatasuna, eskubideak, lana, etorkizuna denontzat. Eta askoz hitz gehiagorekin jarraitu dezakegu: justizia soziala, berdintasuna, aberastasunaren banaketa, babes soziala, gazteriaren etorkizuna, genero berdintasuna, Euskal Herri euskalduna, euskal kultura, nortasun nazionala, …

Euskal herritarren nahiak eta beharrak adierazten dituzten hitzak dira. Gehiengoarentzat baliagarriak diren arrazoi unibertsalak adierazten dituzten kontzeptuak dira, eta independentzia da, hain zuzen ere, hitz guzti horiek egia bilakatzeko aukerari ateak zabaltzen dizkion alternatiba bakarra. Horrexegatik diogu: gehiengoaren nahia, independentzia!

IndependentistakIndependentziak gatazka, zatiketa eta hausturak sortuko lituzkela euskal jendartean erraiten digute, zeren  Euskal Herrian bada nortasun, hizkuntza eta kultura  aniztasun haundi bat. Eta horregatik aurkezten dizkigute Estatuak aniztasun horren berme gisa. Hori astakeria! Estatu español eta frantsesak ez dute inoiz errespetatu ez eta errespetatuko aniztasuna.  Jakinez euskal nazio nortasuna errotik ukatzen edo ezezten dutela, eta bakarrik inposatzen dutela español edo frantses nortasuna. Beren hizkuntza eta kultura inposatzen badituzte, besteak mespretxatzen eta atakatzen dituzte.

Aniztasun horren errespetatzeko gaitasun bakarra duen estatus politikoa euskal Estatu independentea da, Euskal Herriaren aniztasunetik beretik eraikia. Herritar guzier deia luzatzen dugu, Euskal Herrian bizi diren eta lanean ari diren pertsona guziei, parte har dezatzen, beren sentsibilitate politikoetatik eta sentimendu zehatzetarik at, Euskal Estatuaren eraikuntzan, zeren geroari buruz denentzat hoberena den alternatiba baita.

Garai politiko oso garrantzitsuak bizi ditugu. Erabakitzeko garaiak datoz eta erabaki egin nahi dugu. Eta joan den igandean Etxarri Aranatzen egin zuten herri galdeketa urrats ederra izan zen. Ariketa demokratiko eredugarria. Erabakitzeko eskubidea jendarteratzeko erarik egokiena. Eta emaitzetan izan zen independentziaren aldeko bozken erabateko nagusitasunak argi islatzen du independentzia indartzen doan alternatiba erreala dela. Zorionak Etxarri Aranatzeko herriari!

Urratsak egiteko garaia da, eta ekainaren 8an egundoko erronka daukagu: Durango eta Iruñea lotuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko gizakatea.
Oso urrats garrantzitsua. Denon artean lortuko dugu! Gaur erabakitzeko eskubidea, bihar independentzia! Gure esku dago!

Gora Euskal Herria askatua!
Gora Euskal Errepublika Independientea!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).