Estatua, nazioa, Europa

Europa egiazki egin ahal dadin, Estatuen indar soberakina hautsi behar da eta probintzien indarra gotortu… (René Cassin)
Europa egiazki egin ahal dadin, Estatuen indar soberakina hautsi behar da eta probintzien indarra
gotortu… (René Cassin)

Nazionalismoa Europaren etsaia dela: egia handia diote hor espainiar eta frantziar politikariek. Haatik ez ote dira nazionalismoz tronpatzen? Segurki baietz: Europa kaltetzen duena, Estatuen nazionalismoa da, Estatuen absolutismo berekoia, duela ehun urte munduko lehen gerla piztu zuelarik bezala. Alderantziz Estatu gabeko nazio txikien nazionalismoa Europaren alde doa, Estatuen absolutismo egoista hori ahultzen baitu.

Horretaz hona zer zioen René Cassin handiak : “Il n’y a pas de contradiction (…) entre l’affirmation de l’identité basque ou bretonne, et l’unification de l’Europe. Il y a même concordance ; (…). Pour que l’Europe puisse se former vraiment (…), il faut briser la trop grande puissance des Etats, et renforcer la puissance des provinces (…).” (René Cassin, par Marc Agi, librairie académique Perrin, 1998, P. 303). “Euskaldun edo bretoi nortasunaren adierazpenak Europaren bateratzea ez du oztopatzen. Alderantziz biak bat datoz.(…). Europa egiazki egin ahal izan dadin (…), Estatuen indar soberakina hautsi behar da eta probintzien indarra gotortu (…).

René Cassin sozialista zen. Horrenganik zer ikasia badu adibidez Patxi Lopez Lehendakari ohiak, eta segur ez da bakarra! Hori bezala mintzo da “euskal” PPko buruzagi anderea, eta biek bezala pentsu dute frantziar nazionalista izkutuek, eskuin ala ezkerrekoek. Horientzat besteak dira beti nazionalistak: beren begiko gapiru edo pitraila ez dute ikusten.
Europan Estatu gabeko nazioak, Cassinek “probintzia” deituko zituenak, abarkatzen eta edeiten dituen Estatuaren boteretik ahal den guzia hartu nahiz ari dira: Eskozia eta Katalunia zuzenean, independentzia bilatuz… Euskal Herria eta Flandria zeiharka, autonomia gehiago eskatuz…

Europa egiazki egin ahal dadin, Estatuen indar
soberakina hautsi behar da eta probintzien indarra
gotortu… (René Cassin).

"Ikusirik Ibarretxe planak nola huts egin zuen, alta independentzia osorik ez zuelarik bilatzen, Urkullu lehendakariaren zuhurtzia ulertzen dut."
Ibarretxe eta Urkullu – « Ikusirik Ibarretxe planak nola huts egin zuen, alta independentzia osorik ez zuelarik bilatzen, Urkullu lehendakariaren zuhurtzia ulertzen dut. »

Ikusirik Ibarretxe planak nola huts egin zuen, alta independentzia osorik ez zuelarik bilatzen, Urkullu lehendakariaren zuhurtzia ulertzen dut. Bi bide horietarik eraginkorrena zein ote den geroak erranen du, agian laster. Bitartean Estatuen joera Cassinek nahi zukeenaren alderantzizkoa da; barneko zentralizazioa sekula baino gehiago indartu nahiz dabiltza: bereziki Espainiako kasuan argi dago. Ber denboran Estatuak botere galtzen ari dira goitik, dela Europaren onetan, dela liberalismoaren fagoretan. Europaren alde doana ez da hainbat ikusten, prozedura ilun eta korapilatsu batzuen arartez egiten baita, demokraziatik urrun.

Horren berririk ez zaie hainbat ematen populuei, are gutiago argibiderik zehazten. Beraz normal da Europari bizkarrez itzul daitezen, gero eta gehiago urrunduz. Ordea liberalismoaren alde doana bistan dago: eskubide sozialen murrizketa, “erreforma” izen ederrez apaindua. Ai gezurtiak, hipokritak, faltsu tzarrak! Alderantziz, politika sozialak Estatuen eskutik Europako Batasunera igaran behar luke, jendeak aterpe zerbait ukan dezan multinazionalen aurrean. Amets bat gehiago?

Zer egin beraz? Borrokan eta lanean iraun Euskal Herriaren alde, Iparralde honetan zehazki lurralde kolektibitate baten alde. Ber denboran eskua luza Estatu gabeko beste nazioei, bereziki Hexagonoan Bretainia, Katalunia, Korsikari. Eta maiatzaren 25ean bozkatzen izan gara, boza emanez gure xedeetarik hurbilenik dauden hautagai zerrendei. Horien itzulia laster egina baitzen, gutarik bakoitzak bere hautua egin duke nekezia handirik gabe. Europako legebiltzarraren ahalmen urriak, oraikoan pixka bat emendatuko dira. Emendio meheenak ere gustagarri bilakatzen zaizkigu garizuma hits honetan. Hobe segur. Baina jo aitzina borrokan eta lanean.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).