« Euskara ofiziala izango ez deno, ez dugu bakerik izanen »


Berria TB-ko erreportaia (5min.54s)

6000 Euskal Herritar bildu dira Ziburun, larunbatan, azaroaren 8an, bertako auzapeza den Guy Poulouren erasoen aintzinean ikastola sostengatzeko. « Ikastolek lege ezagupenik ez duteno, lurralde honetan euskara ofiziala izango ez deno, ez dugu bakerik izanen» azpimarratu du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak manifestaldi bukaerako hitzaldian.

Argazkia : www.paysbasqueactualites.com
Argazkia : www.paysbasqueactualites.com

Paxkal INDO, Seaskako Lehendakariaren hitzartzea, 2014eko azaroaren 8an, « Ikastolak ez hunki! » manifestaldiaren bukarean:

« Milesker bihotz bihotzetik hoinbeste jende hurbildurik egun Ziburura. Ene lehen hitzak Ziburuko Kaskarotenea ikastolako burasoei zuzendu nahi nizkieke. Azken hilabeteetan eraman duzuen borroka eredugarria izan baita. Zuen borroka duina izan baita. Eta gaur berriz ere frogatu duzue baietz. Ez gaituela deusek ere geldiaraziko. Ez dutela lortuko euskarararen argia itzaltzen. Isun, mehatxu, proposamen ustel, bazterkeri eta kolpe guzien gainetik, zueri esker, Euskararen garra bizirik atxikiko dugu. Txalo bero bat Kaskaroteneako buraso eta haurrendako!!!

Guy Poulou jaunarekin denboran bidaiatzeko parada izan dugu. Argindarra moztuz, hiru mende atzera egin dugu, XVIII. Mendera. Argien mendera. Frantziak egalitatearen izenean, euskaldun eta euskararen kontrako gurutzada hasi zuen garaira. Poulou tronpatu da, berriz ere, erran duelarik espainolak etorriko zirela gaur manifestaldira. Egia erran, so eta so egon naiz, eta manifestaldian ez dut espainol bakar bat ere ikusi. Egun, sekulan baino gehiago denak gara ziburutarrak !!! Hala ere, eta denek argi ukan dezagun. Ba ote da Espainolik hemen??? EEEEEZZZ! Ba al da Ziburutarrik hemen? BAAIII !!!! Beraz altxa ditzagun eskuak ziburutar garen guztiok!! Txalo bat Euskal Herri osotik etorri zareten euskaldun guzieri !!

Iaz Hendaiako ikastola zen, gero Beskoitzekoa. Prefetak ez omen zuen deus ikastolen kontra, eta Euskararen kontra ere ez. Aurten Ziburukoa. Guy Poulou, Isabelle Dubarbier eta Ziburuko gehiengoko hautetsiek ez omen dute deus Euskararen kontra, eta ikastolen kontra. Eskerrak !! Eta bihar? Eta etzi ? Eta heldu den urtean? Ikastolek lege ezagupenik ez duteno, lurralde honetan euskara ofiziala izanen ez deno, ez dugu bakerik izango. Beraz entzun gaitzatela Pariseraino. Legea zuena bada ere, arrazoina gurea da!!

Baina ez dezagun dena Parisen gain ezarri. Seaskak, behingoz, bere lana behar den bezala ezagutua izatea behar du eta une honetan hemengo hautetsiek Estatuarekin egiten ari duten lurralde kontratu berriaren negoziaketan ezinbestekoa da Seaska eta Euskalgintza osoaren lanaren ezagupen duina. Zerbitzu publiko batean ari gara. Beraz zerbitzu publiko hori emateko ahalak behar ditugu, lehenbailehen.

Egun denek argi ikusten dute Lapurdi, Baxe Nafarroan eta Xiberoan Euskal hiztunen odolustearen aitzinean, Frantziar Hezkuntza ministerioak murgiltze eredua eskola publiko eta pribatuetara hedatuko ez duen bitartean, Ipar Euskal Herriko ikastolak direla, Euskara berreskuratzeko esperantza pizturik atxikiko dutenak. Baina ez da aski hori onartzea, horretarako ahalak eta neurriak behar ditugu. Ikastolak baitira Euskararen bermerik sendoena.

Euskararen berreskurapenean bakoitzak bere lana du, herri mugimenduak euskara zabalatzea eta politikariek horretarako lege baldintzak sortzea.

La société civile et les opérateurs de la langue basque doivent travailler au développement de la langue basque. Mais pour cela, les élus doivent obtenir les conditions légales pour une reconnaissance officielle de l’euskara, pour une loi pour les systèmes immersifs Basque, Breton, Alsacien, Occitan et Catalan, pour une dérogation aux lois Falloux et Carles au nom des langues territoriales, et obtenir de Paris une reconnaissance institutionnelle demandée par l’ensemble de la société basque et de ses élus. Paris, ville de Lumières doit répondre positivement aux demandes de ce territoire.

PBA-2
Argazkia : www.paysbasqueactualites.com

Laidak erran duen bezala, aterabide bat baino gehiago proposatu ditugu Kaskarotenea ikastolarendako. Baina Guy Poulou auzapezak bide ilunera garamatza. Alta, Pirinio Atlantikoetako departamendua prest da lur baten uzteko, behin betiko aterabide bat atzemateko bitartean. Baina auzapezak ez du nahi. Beraz hemendik dei egin nahi diogu Pirinio Atlantikoetako hautetsiei, Ziburuko auzapezaren ilustasunaren gainetik, lur hori behin behinean gure esku uzteko urratsa eman dezaten. Erabaki argiak, erabaki ausartak behar ditu euskarak.

Gu ez baigara inoren kontra ari, Poulou jauna. Gu euskararen alde ari gara. Eta gertatuak gertatu, jakin ezazu gure eskua luzatua duzuela, aterabideak elgarrekin atzemanen baititugu eta ez elgarren kontra. Elgarlanaren lehen urratsa izanen da, hasi berri duzun gure kontrako hirugarren auziaren gelditzea. Ez dezagun ahantz ziburutar haurrek baldintza duinetan eskolatuak izateko duten eskubideaz ari garela.

Bururatzeko, XVIII. Mendera bidai egin dugunez, Ziburutar herritarrei, XVIII. Mende bukaeran ziburutar marinelek kantatzen zuten kantuaren zati bat oroitarazi nahi nieke, auzapezak herrira ekarri nahi duen ilunkeria uxatu dezaten.

Jeiki, jeiki etxekoak,
argia da zabala,
argia da zabala.
Itsasoan agiri da
argi gozo biguna,
bere aurrean beldurtuta
ihes doa iluna,
ihes doa iluna !!!

Gora Kaskarotenea ! Gora Ikastolak! Gora Euskara ! »

IkastolakEzHunki

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).