ETA, zeren izena ote ? par Jakes Bortayrou

ETA-k borroka armatua bertan behera utzi du duela hiru hilabete. Karia horretara hedabide gehienek gaitz baten amaiera aipatu izan dute, erakunde armatuak eragindako biktimen kopurua oroituz. Besterik izan ez balitz bezala. Dimentsio bakarreko fenomenoa izan balitz bezala. Alta ETA ezin da eragin dituen biktimekin laburbildu. ETA ez da soilik borroka molde bat edo estrategia bat izan, ez da bakarrik erakunde bat izan. Bost hamarkadetan zehar askoz ere gehiago izan da. Batzuentzat gauza bat eta beste batzuentzat kontrakoa, garai bateko nahiz besteko ondorioen irakurketak bezala.
Bizipen pertsonalen aldetik begiratzen badiogu, ETA dudarik gabe, sufrimendu latzaren iturria izan da, batzuen eguneroko bizian mehatxu jasangaitza eta beldurra sortzen zituen kaputxadunen banda krudela baizik ez. Bainan alderantziz eta aldi berean, euskal herritar frangorentzat iragan hamarkadetan eta gaur arte, erabateko engaiamendu altruista bideratzeko abentura arriskutsua izan da, usu dramatikoa. Batzuen herra eta besteen ohore eta duintasuna. Bizia emaiteko arrazoina bezainbat bizia kentzeko baimena. Espainiari edota “demokrazia gazteari” eraso justifikatu ezina. Jasandako umiliazio eta zapalkuntzari gogor erantzuteko arma legitimoa.
ETA arazo morala eta etikoa izan da askotan eta jende askorentzat. Gisa berean, hainbat torturatzaile, txibato eta militar faxisten garbitzeaz pozteko aukera ere. Europa oso-an paralizaturik gertatu zen zentral nuklear bakarra da ETAren ondorioetarik bat. Politika ikerlari askorentzat iraganetik iraun zuen konpondu gabeko anakronismo tragikoa zen borroka armatua. Beste batzuek aztertu izan dute euskal abertzaletasun modernoa piztu eta hedatzeko fenomeno sozial zabala, atxikimendu politiko eta identifikazio afektibo-kulturala sortu zuen erresistentzia sinboloa eta espainol Estatuko xoko guzietatik etorri imigrante andana frankismoaren beltzean abertzale bilakatzeko mekanismo azkarra. Abertzale borrokarako gogoa eta kuraia pizteko eta elikatzeko jarduera izan da ETA-rena eta ez soilik indarkeria erabiliz baizik eta beste arlo eta molde ainitzetan ere: “denek eman behar dugu zerbait, bakar batzuek ez dezaten dena eman…”esaldiaren ildotik. Bainan abertzaletasuna zabaldu zuenak, beste garai batean, espainol nazionalismoari hauspo lana ere egin zion biktimizazio fenomenoa alderantziz funtzionatzen hasi zelarik. Txiki eta Otaegiren martirioak euskal jendartea inpaktatu zuen ikaragarri bainan hogeita bi urte berantago M. Angel Blancorenak beste hainbeste eragin zuen. Garai batean euskaldunen nazio askapen borroka nazioartean ezagutarazteko tresna izan zen ETA, ezkerreko mugimenduen artean sustengu zabalak bilduz. Espainol Estatuak Europari begira zernahi aldrebeskeria (tortura, ilegalizazioak, auzi politikoak) gordetzeko aitzakia gisa ere aspaldidanik erabiltzen ikasi zuen.
Batzuek estrategia baten zerbitzuko tresna zorrotza eta eraginkorra zuten ETA, trantsiziotik hona besteak beste, egoeraren normalizazioa oztopatzeko eta beraz burujabetza eta lurraldetasun arazoak gori gorian atxikitzeko. Parean, funtsezko arazo politikoak saihesteko estakurua zuten besteek. Alderdi batzuentzat hauteskundeetan lehiatzeko gai gogokoena zen. Beste batzuentzat, ilegalizatuak eta hauteskunde eremutik erabat kanpo gelditzeko kausa. Ahantzi gabe, ETA kondenatzen zuten bitartean, Madrileri begira zeharkako xantaia bezala erabiltzen zutenak ere.
Hori guztia eta beste gauza askoren izena izan da ETA. Gauza itsusiak eta ederrak, humanoak eta politikoak, anekdotikoak nahiz historikoak. Euskal Herriko jende gehienentzat “betidanik” bazen ETA. Orain desagertzera doa eta lasaitzea, kexak ala nostalgia zerbait utziko ditu. Nork daki zer izanen ote den ETA-rik gabeko Euskal Herria? Irekitzen zaigun kapitulua esperantzagarri bezain konplexua dugu, borroka eta konfrontazio demokratikoz betea hain segur eta agian odol eta malkorik gabeko garai berriak lehengokoa baino emankorragoa izanen da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).