« Abertzaleak aitzina » iritzi artikuluaren ondotik, Bixente Serrano Izko-k utzitako iruzkinaren haritik, hara hemen departamenduko hauteskundeen ibilmoldeari buruz zonbait xehetasun. Iparraldeko hauteskunde sistemaren atal baten ulertzeko lagungarriak izanen direlakoaren menturan.
Kantonamendu berrien biztanlegoak 25 000- tik gorakoa izan behar du eta enklaberik ez du izan behar.
Euskal Herriari dagokionez, eratu diren hamabi kantonamenduak Iparraldeko muga historikoak errespetatzen dituzte, hiru probintzien artekoak kontutan hartzen ez duten arren.
Baita kantonamenduen biztanle kopurua nahiko orekatua dago, (20 545-tik 29 205-era) kontutan hartuta hirigune kasik bakarra eta handiena Baiona-Angelu-Miarritze deitu hiri multzoa dela, 118 190 biztanlerekin.
Jarraiko laukian kantonamenduen zerrenda ikus daiteke:
Kantonamendu bakoitzean alderdiek edo zerrendek binomo deitzen den bikote bat aurkezten dute, emazte bat eta gizon batez osatua sexuen arteko paritatea edo berdintasuna errespetatzeko.
Pauen egoitza duen Nafarroako Parlamentura bi hautatu, hau baita binomo bat, igorriko du kantonamendu bakoitzak. Beraz, lau izen-deitura erakutsi beharko ditu kandidatura bakoitzak: bikote bat titularitzat eta bigarren bikote bat ordezkaritzat.
Kantonamenduko hauteskundeak bi itzulitan egin dira: lehena martxoaren 22-an eta bigarrena martxoaren 29-an. Lehen itzulian binomo batek hautesleen zerrendetan daudenen %50-a lortu badu, bigarren itzulitik iragan gabe hautatua izan da. Portzentai hori lehen itzulian lortzen ez duen binomorik ez badago, bigarren itzulirako hautesleen zerrendetan daudenen %12,5 lortzen dutenak kalifikaturik daude, edo hala ez izatekotan lehen bi binomoak.
Hona hemen lehen itzulian aurkeztu diren alderdien eta zerrenden izenak:
Hauteskundeen emaitzei dagokienez, hona hemen lehen eta bigarren itzulietan alderdi edo talde bakoitzak lortu duten bozen kopuruak. Kontutan hartu behar da alderdi edo talde guztiak kantonamendu guztietan ez direla aurkeztu. Bainan itzuli bietan EH Baiek lortu duen botoen kopurua makala ez dela onhartu beharrezkoa da.
Lehen itzulia:
Bigarren itzulia:
Esker anitz, Jakes! Oso argigarria.