Laborantza herrikoia, klima eta lurraren onerako

Lurrama2015-1Lurrama, laborantza herrikoiaren 10 garren edizioa 2015-eko azaroaren 6, 7 eta 8an iraganen da Miarritzeko Irati erakustazokan. Laborariek eta 600 laguntzaileek hiru egunez 5 500m² okupatuko dituzte. Publiko zabalarentzat erakusketak, animazioak, bazkari afariak eta konferentziak proposatuak izanen dira, beti ere Lurraman, ezaguna den giro onean! Pariseko klimari buruzko gailur internazionala (COP 21) eta aldaketa klimatikoaren erronka ikusirik, aurtengo Lurramako lema «Klima: laborantza herrikoia hautatzen dut!» izanen da. Erronka horien parean laborantza mailan aterabideak badirela adieraziko da

Baionan 5 edizio eta Miarritzen 4 eginik, Lurramak Euskal Herriko kostaldeko gertakari nagusienen artean kokatzea lortu du. 10 garren edizio honek Miarritzen, eta orain arte lortu duen arrakastak, Lurramaren helburua egokia dela ongi adierazten dute: etxaldeko kabalak, laborariak, kontsumitzaileak, heldu diren belaunaldiak, eta ingurumena zaintzen duen laborantza baten sustatzea!

10. edizioko berritasunak

Aktualitatearekin lotutako tematika: Pariseko klimari buruzko gailur internazionala (COP 21) eta aldaketa klimatikoaren erronka ikusirik, aurtengo Lurramako lema «Klima: laborantza herrikoia hautatzen dut!» izanen da. Erronka horien parean laborantza mailan aterabideak badirela adieraziko da Pascal CANFIN aurtengo Lurramaren aitabitxia izanen da. 2012 eta 2014 artean garapenerako ministro ordea izan da, eta COP 21-aren antolaketan engaiatua da.

Normandiako laborariak ohorezko gomitak izanen dira. LURRAMA-n atxemanen dira hango animale arrazak, AOP sormarkako esneki famatuak, sagarrarekin egin edariak ahantzi gabe.

Oraindik toki gehiago haurrentzat : Publikoaren harrera hobetzeko nahian, 600 m²-ko xapitoa muntatua izanen da. Haurrendako animazioak baizik ez dira izanen hortan, berritasunekin!

Animazio bereziak 10 urteen ospatzeko:
• GOZATEGI-ren kontzertua ostiral arratsean, sarrera urririk.
• Nazioarteko soka tira lehiaketa, larunbat arratsaldean.
• Hiru euskal dantza kreazio : ZARENA ZARELAKO eta LEINUA konpainiak larunbat arratsaldean, GARAZTARRAK-BUUZ BU igande arratsaldean.
• Okzitania eta Normandiatik datozen txarangak.

3000 bazkari eta afari zerbitzatuak

Aurten ere 3 000 bazkari eta afari zerbitzatuak izanen dira, tokiko, kalitatezko eta sasoineko mozkinekin eginak… LURRAMAko jatetxea paregabekoa da. Oinarritzat ditu: tokiko mozkinen kalitatea, elgarlaguntza eta ikasle, laborari eta sukaldarien gaitasunen bateratzea. Laborari ekoizleek, sukaldari ikasleek, sukaldari ospetsuek eta laguntzaileek indarrak batzen dituzte. Horri esker karta berezi eta erakargarri bat proposatua zaie bisitarier.

 

Xehetasun guziak behereko prentsa txostenan edo hemen : www.lurrama.org

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).