Euroeskualdetik

AEN1Aldaketaren aldeko lau alderdiek (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra) osatu gobernuak desmartxa politiko berriari eusten dio. Bide hortan urrats garrantzitsu bat gehiago egin du Uxue Barkosen gobernuak EAE/Akitania euroeskualdean berriz sartzea galdatuz. Euroeskualdeak bere ahalmenetan baditu hainbat giltza eta programa Euskal lurraldeen garapenerako. Zergatik ez giltza eta programa horiek aktibatu herri ikuspegi batetik ? Udalbiltzak adibidez urratsa eman du “Mugaz gaindi Europatik Euskal Herrira” azterketa lana bultzatuz eta plazaratuz.

Nafarroako gobernu berriak ofizialki berriz Euroeskualdean sartzeko galdea egin du. Gisa batez molde hortan euskal herritar guziak batzen dituen espazio politikoa bilakatuko da gune hori. Euskal Autonomia Erkidegoa, Akitania eta Nafarroak elkarlana bultzatuko dute heldu den primaderatik harat. Hunen epizentroan nolabait Euskal Herriko zazpi herrialdeak kokatuko dira. Hinki hanka hastapen batean Ipar Euskal Herriaren egituraketa dela eta… Euroeskualdea proiektu kolektiboa eta partekatua izaiten ahal litaike Europako Batasunaren barnean. Ikuspegi europear eta global batetik, tokian tokiko gisa eragitea izanen du seguraski bere desafio haundienetarik bat. Abertzale sentitzen girenek kontzientzia badugu edo izan behar ginuke zazpi herrialdez osaturiko espazio komun baten kide girela. Bainan abertzale sentitzen ez den  herritarrari nola sentiarazi espazio berdin berdinaren kide dela ?

Ikuspegien aldatzea

Hainbat moldeen artean, agian Euroeskualdea bada ere tresna sentipen horren areagotzeko Euskal herritargo ainitzaren gogoan. Hamarkada batzuk dira jada Euroeskualdeak sortu zirela han hemenka Europan zehar,  tarte hortan hemen ainitzek arrazoin ezberdinengatik gaia baztertu eta urrunekotzat utzi zuten, egoera politiko latz eta “anormalizatu” batengatik edo…Europar Batasun lauso baten tresnak erabiltzea ez da premiazkotzat hartu urteetan zehar. Iduri luke azken hiruzpalau urte hauetan ikusmira eta ikuspegiak aldatuz doatzila. Euroeskualdeak bere ahalmenetan baditu hainbat giltza eta programa Euskal lurraldeen garapenerako. Zergatik ez giltza eta programa  horiek aktibatu herri ikuspegi batetik? Udalbiltzak adibidez urratsa eman du “Mugaz gaindi Europatik Euskal Herrira” azterketa lana bultzatuz eta plazaratuz. Ikuspegi ausart eta pragmatiko batetik ahal litaike baliatu Europak bultzatu hurbileko egituretaz. Bere oinarrizko testuetan alabainan hunek helburutzat dauka lurralde ezberdinen arteko desorekak guttitzea eta nolabaiteko integrazioa lortzea. Logika hori gure Euroeskualdearekin muturreraino eramanez, ez ote dugu lortuko emeki eta segurki estatuen edo, hobeki erran, bi estatuen itzala ttipitzen ? Premiak eta ahal humano zoin politikoak bertan metatuz Euskal lurralde osorako lankidetza eremu eraginkor bilaka daiteke Euroeskualdea.

Udaberriko loratzea

Ez da dudarik Euskal Herria egituratzeko moldeetan, hainbat mota aktibatu daitezkeela. Baliteke azkena ez bainan lehenetariko bat izaitea gugandik hurbilen dugun Euroeskualde hau. Euskal Herria errealitate sozial, historiko, kultural eta ekonomikoa dela eta abiapundurako egituraketa bat behar duela herri espazio bizi gisa gerorako desafioeri buru egiteko, hau izan daiteke ere euroegitura hunen zeregin nagusietarik bat.

Errealitate politiko bat bilakatzeko bide oraindik luzean eman beharreko urratsa, dudarik gabe. Helburu horren lortzeko hobe begirune premiazkoak huntan emaitea. Nafarroa jokoan sartzeak bultzada berri bat eman liezaioke aipatu izpiritu horri. Eta nola ez aipa, agian gero hurbil batean Ipar Euskal Herriko Elkargoak ekar liezaiokeen biper eta gatza saltsa horri. Europar entitate juridikoari oraindik Euskal kutsu zerbait gehiago. Aipatu beharrik ere ez Euroeskualdearen baitan Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuek atxikitzen dutela botere legegilea bete betean. Zer nolako sinesgarritasuna ez ote dio emaiten botere legegile horren aktibatzeko ahalmenak Akitania bezalako subjektu baten parean !

Politika fikzioa eginez kokapen aski koherentea luke ere “munstro” horien erdian edo saihetsean Ipar Euskal Herriko Elkargoak. Agian aski fite ikas lezake ere bere auzoetarik, adibidez botere legegilearen onura eta probetxuetaz. Hainbat adibide beraz azpimarratzeko Euroeskualdeak bere baitan dauzkan egituraketa puzzle ezberdinetaz eta erronka aktibatze ahalmenetaz. Gauza jakina dugu heldu den primadera baikorki loretsua izanen duela Euroeskualdeak Nafarroako etxe sartzearekin. Hea ba anartean negu hotzeko izotz ondoko eguzkiak udaberriraino helaraziko duen Ipar Euskal Herriko Elkargoaren loratzea?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Euroeskualdetik »

  1. Pozten naiz ikustea Argitxu Etxandik Europako Parlametuko nire bulegoan eginiko lana etsenplu egoki moduan aipatu izana Anddek

Les commentaires sont fermés.