Zein da terrorista?

etat-palestinienPalestinan gertatzen denak izenik ba ote du? Estatu-terrorismoa litzateke nire ustez egokiena, zuzenena. Israel palestinarrekin Estatu «voyou» bat bezala portatzen da, eta ez da gauza berria, 1948ko triskantza bazter utziz ere: 48 urte honetan Gazako zerrenda setiatzen du, Zisjordania botaren azpian atxikitzen puskilatua, apartheid bortitzenean murgildua. Eta Mundu guziak badaki, baina mundu osoa isilik dago, edo hain guti mintzo, eta hain apal! Beti beste arazo batek gaina hartzen dio: adibidez gaur Irak eta Siriako tragedia lazgarriak; hau ez da txantxetakoa naski. Baina hau ez balitz, beste bat litzateke oztopoa, eta zinezko arazorik ezean, aitzakiaren bat, den mendreneko estakuru bat Israeli aski lekioke.

Estatu demokratikoek ez dakite zer egin Israelen diziplinatzeko. Arrazoiak ezagunak dira: batetik holokaustoaren oritzapena, bestetik lobby sionisten eragina.

Holokaustoaren oroimenak arras desoroso uzten gaitu, bereziki kristauak, jakinez nolakoa izan zen gure aurretikoen antisemitismoa – erlijiosoa naski, ez arrazista, halere guziz mingarria – eta nola nazien lana zeiharka errextu zuen, bereziki Polonia katolikoan. Sionistak mendebaldekoen ahulezia horretaz baliatzen dira lotsarik gabe: Israelen politika jorratzen duen oro  antisemitatzat salatzen dute. Beraz gu isilik, edo bederen uzkur eta herabe.

Lobby sionisten indarra zinez agerian dago demokrazietan, gehienik Ipar Amerikan, hauteskundeetako emaitzak baldintzatzeraino.

Holaz Estatu Batuen laguntza seguru dute edozein kasutan: presidentearena ez delarik, parlamentukoa hor dago. Oraintxe Obamaren borondate onak Israel ezin du bakearen alde mugiarazi. Beraz Israelek Zisjordania bururaino koloniza dezake, Palestina osoa beretu, palestinarrak indio bezala zokoratuz tokirik txarren eta hetsienetan, hots erreserbetan. Eta ONUko erabakiei kasurik ez, edo iseka !

Hori guzia gezurrezko etnismo baten izenean dabil. Ezen ez da egia palestinarrak orokorki arabiar zaldun konkistatzaile ahurtara haien ondokoak direnik. Gutiz gehienak lehengo hebrear laborarien ondokoak dira, haiek tokian egon baitziren, eliteak ez bezala, Bibliatik asma dezakegunez. Lehenik gehiengoa kristau egin zen, gero anitzak musulman bilakatu ziren. Batzuek eta besteek, aramear hizkuntza bazter utzirik, arabiera ikasi zuten. Hara beraz nor ditugun Palestinako arabeak, musulman ala kristauak: zinez tokiko jendeak menderen mendeetan.

Israeldarren artean ere badago naski hebrear zaharren ondokorik, baina konbertituen ondoko franko ere, itxura ezberdinetarik agerian dagoenez. Non dago judu arraza, Hitler zenaren amets galduetan salbu? Baina  hara: frantses israelita bat Zisjordaniako kolonia batean planta daiteke lasai asko, hura bere herrian dago; aldiz erroak han dituen “arabiar” biztanle bat etxean arrotza da, olibondoak mozten ahal zaizkio, non ez dioten etxea desegiten…

Palestinako Estatua
ezagutu behar da:
Vatikanoak, egin du,
zeren ez Frantziak?

Beste gezur bat : erlijio gerlarena, bi nazioren arteko talka estali nahi lukeena. Estakuru horrekin Israelgo gobernuek islamismoa atitxatzen eta xaxatzen dute, gero beren politika hobeki justifikatzen, eta djihadismoaren gudukatzeko aitzakian, mendebaldekoen elkartasuna areagotzen, Ipar Amerika eta Europa arabiar eta musulman munduarekin oso gaizki utziz.

Zer egin beraz ? Palestinako Estatua ezagutu behar da: Vatikanoak egin du, zeren ez Frantziak? Palestinar Estatu horrek bizitza nekea lukeela? Haatik ogi beltzaren ixtorio hartan bezala, gabea ez ote da beltzena?

Beste aterabide bat balitzateke : Palestina osoan Estatu bakarra, apartheidetik askatua. Ez bide da biharko. Mementoan gutarik bakoitzak, eta edonork, gauza sinple bat egin dezake: Israeldik datozen ekoizkinei muzin egin. Urrats eskasa? Hor ere, gabea da zinez beltza. Den gutieneko boikotak ene hitz hauek baino eragin gehiago baduke.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).