Nolaz Baionan baino independentista gehiago Hernanin?

2016-01-29-PeioEtcheverry-Ainchart

Peio Etxeberri-Aintxart Lapurdiko historialaria, idazlea eta argitalpen zuzendaria da. Elkar argitaletxean frantsesez argitaratu berri duen “Zergatik independentista gira Hernanin, eta Baionan ez ?” liburuaren haritik zonbait argitasun ekartzen dizkigu. Hego Euskal Herriak eta Ipar Euskal Herriak arlo politikoan dituzten bi itxura arras ezberdinen jatorria ulertzeko parada bat.

Nondik etorri zaizu horrelako liburu baten egiteko xedea?

Joan zen udan, Frantziatik bisitan heldu lagun batek hemengo aktualitate politikoaren berri eskatu zidan, bereziki jakin nahi izan zuen zergatik abertzaletasuna hain azkarra zen Hegoaldean eta hain ahula Iparraldean. Ohartu nintzen ez zela hain erraza gai hori modu xinple batez azaltzea, historia luzean zehar hainbat elementu sozial, ekonomiko eta politiko dantzan agertzen zirelakoan. Laguna Parisera itzuli ondotik, iduritu zitzaidan hemengo jendearentzat ere, liburu gai ederra bazela.

Zein dira gaur egun ezagutzen ditugun Estatu frantses eta españolak Estatu izaitera eraman dituzten fase ezberdinak  ?

Lehen lehenik, oso garantzitsua da ulertzea Estatu-nazio baten sortzea ez dela big-bang antzeko zerbait, egun batetik bestera iragaten dena; prozesu luzea da, pixkanaka eraikitzen dena. Batzutan, batez ere Estatu frantsesean, iduri du nazio frantsesa betierekoa dela eta jendeak betidanik nazio horren parte izateko borondate amankomuna adierazi zuela. Baina ikuspegi historiko batetik eta erabilpen politikorik gabe, errealitatea ez da hain xinplea : nazio frantsesa ez da piztu, eraiki baizik, eta Estatu batek du eraikuntza hori bultzatu. Baina Estatua ere mende luzeetan eraiki zen, ez da atzoko kontu bat…

Beraz laburbiltzeko, erran nezake 3 fase nagusi badirela. Lehen fasean, goi-erdi aroko ehunka printzerri txikietatik errege Estatu gutxi batzuk inposatzen dira ; fase horretan (IX.-XVII. mendeen artean), Nafarroako erresumak porrot egiten du eta Frantziakoa zein Kastilla-Aragoikoa nagusitzen dira, besteak beste. Bigarren fasean, hainbat faktorek eragiten dute Estatu horietatik batzuk aski azkarrak bilakatzen direla beren « zentro » politikoak « periferia » guziak mendera ditzaten ; fase horretan (XVII.-XIX. mendeen artean), Estatu frantsesa azkar agertzen zaigu, Espainiako monarkia ahultzen delarik. Hirugarren fasean, Estatu azkarrek beren nazio ikuspegia erralitate egin nahi dute eta horretarako tresnak baliatzen dituzte ; fase horretan (XIX.-XX. mendeetan), aberri frantses handiak euskal aberri txikia iresten du, luzaz español aberriri ezak periferietako aberri proiektuei garatzeko aukera uzten dielarik.

Gaur egun Hego Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren artean, arlo politikoan 2 itxura arras ezberdinak ditugu. Zerk esplikatzen du hori? Noiz dira bideak urrundu ?

Lehen-lehenik, Frantziako eta Espainiako Estatuen arteko mugak du Euskal Herria zatitu, puxkaka, erdi aroan zehar. Luzaz, muga arras teorikoa zen eta hemengo jendearentzat eragin berezirik ez zuen ; baina Estatu modernoaren eraketa eta batez ere absolutismoa indartzen hasi direnetik (XVII. mendetik aurrera), zerga-amaraunak eta kontrol administratibo eta militarrek Euskal Herriko bideak joanago eta gehiago urrundu dituzte. Baina urruntze nagusia arimarena izaten da, eta Iparraldeko euskaldunak nazio frantsesaren alde hiltzen hasi direlarik (Lehen mundu gerran batez ere), auzia lotua da.

Zergatik Euskal Herrian ez da paradarik izan Frantses edo Español Estatuan bezala « nazio ezagutu » baten bilakatzeko parada eta « Estatu-Nazio » bilakatzeko parada ?

« Historia ez bazen horrela gertatu, horrela baizik, emaitza hau izanen zen » nehork ez dezake segurta. Euskal Herria bilaka zitekeen erdi aroko Estatu hurbilena Nafarroako erresuma da (XI. mendeko Antxo handiaren garaian bereziki), zalantzarik gabe. Baina euskal Estatu-nazio bat bilakatuko ote zen? Nehork ez daki eta ez dugu sekulan jakinen, bide horiek hartu aurretik desagertu baita. Baliteke geroan Euskal Herria Estatu-nazio bat bilakatzea, baina historian izan den balizko parada bakarra Nafarroako erresumarekin galdu zen.

2016-01-29-LiburuarenAzala

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).