Aspaldiko partez, balaizke aktualitateko hainbat gai jorratzeko, usaiako ikuspundutik. Zonbat gauza ez diren gertatu : EAEko hauteskundeak, Españako hauteskundeak, Frantzian jitekoak direnak eta hain sesigarriak diren alderdietakoak… Bainan, aldi huntan Atlantikoa zeharka dezagun eta aipa ditzagun Estatu Batuetako hauteskundeak ! Ze eszenatokia, ze antzerkia!… Idei eraikigarriak entzun baino, bi hautagaier buruzko eskandaloak ez entzuteaz nola ez USA !
Errepublikarrarekin, erran nezakeen ez girela matxoz Trumpatu! Bainan ez niz hitz joko txarrekin hartaz Trumpfatuko! Ta bestalde, demokrata: trenpu txartzea presidentziarako esperantzen hilobi izan zitekeelarik, ondoko eskandaloak ez al dira Clinton-en hilarri izan? Gainerat, bere senarraren emazte istorioekin boz onik ezin bil Clinton anderea ( edo jauna ni ere galtzen niz).
Donald-en programarat hurbiltzen bagira, solasgai gisa har dezagun murruaren proiektua: bera hautatuz gero, mexikarrek pasabidea edo pareta Me(re)xiko dutelakoan. Guadalajara ere Wall-adajara deitu lezakete. Estatu Batuetarat pasatzea garesti izanen da : mexikarrak Taxas-erat doaz (edo Texas-erat).
Besterik aipatzeko ere islama erligioko fededunekin. Edo jazartzen dira eta mintza… edo mus(ulman). Okzidentalek egin bezate Afganistaneko ber falta : ofentsiba bat eta oposizioa azkartzen utzi, egun ezagutzen dugun Estatu Islamikoa bezala : muskul-man. Trump-ek ze norabide hartu nahi duen badakigu. Bainan Sirian ere egun ezagutzen dugun Bacharkeria hedatuko ote du? Nola ez penarik ukan Mosul-manekin? Deus onik gerla hotz huntan beraz! Eta ez pentsa Errusiako Poutine-ek lagunduko duenik masakrea lehuntzen. Ez da bere etsaiekiko hain ezberdina: misil-man!
Horiek hola, mundu guziak segituko ditu hauteskunde hauek: nork nor errautsiko du? Hauteskunde ala hautsezkunde? Edo debatearen maila ikusirik: haurrezkunde?