Autodefentsa

LurraldeAskea
Gure jendarte librea eraikitzeko forma eta bide berriak asmatu eta martxan jarri behar ditugu, lurralde aske funtzionalak eta territorialak sortu…

Joseba Alvarez-en Iritzi artikulua, Argia-tik ateratua.

Errepresioak ibilbide luzea eta forma ezberdinak izan ditu eta ditu Euskal Herrian, borreroak mila aurpegi dituelako. Halere, beti izan du ezaugarri historiko bera: Euskal Herriaren eta euskal herritarron Eskubide Zibil eta Politikoen, Ekonomiko eta Linguistiko-Kulturalen, etengabeko urraketa eta ukazioa.

Horretan datza gure Herriak oraindik pairatzen duen gatazka politikoaren funtsa: Herri, klase eta pertsona gisa falta zaigun askatasuna. Hori da konpondu behar dugun arazoa. Errepresioa, berriz, bizi dugun zapalkuntza anitz horren sintoma baino ez da, sukarra, eta gaixotasuna ez dugu sendatuko nagusiki sintomak borrokatzen baditugu, hori ere egin behar dugun arren.

Ez dugu ahaztu behar historikoki mugaz bi aldeetako estatuetako gobernu guztiek izan dutela euskal erresistentzia isilarazteko, asimilatzeko eta, ezin bada, suntsitzeko helburua, horretarako bitarteko guztiak erabiliz, baita gerrarik zikinenak ere: estatu terrorismoa, atxiloketak, tortura, espetxeratzea, drogen banaketa masiboa, industriaren suntsipena, hizkuntza ordezkapena, eragile sozial eta politikoen legez kanporatzea, genero zapalketa, iritzi publikoaren manipulazioa, informazioren kontrola… Denetarik egin digute, baina ez dute azken helburua lortu: euskaldunak ez gaituzte asimilatu. Horretan datza gure garaipen politiko nagusia.

Eta duela bost urte ETAk armak utzi bazituen ere, bi Estatuek ez dute beren helburua aldatu, baina politika egokitzen hasi dira: errepresio beltza baztertu gabe, errepresio zuriari ateak zabaldu dizkiote. Beraien jendarte eredua, euskaldun batzuen kolaborazioaz osaturiko “gehiengo demokratikoz” legitimatu eta inposatu nahi dute. Hori da Estatuen plan “berria”. Eta hori egiten ari dira, politika horrek mundu osoan fruituak eman dizkielako. Neoliberalismoak azken bi hamarkadatan jendartea gaixoak sortu ditu mundu osoan. Gerra militar edota ekonomikoen bidez, jendarte egoistak eta beldurtiak osatu dituzte non nahi eta bertako kolaboratzaileen laguntzaz, hauteskundeetan eskuina edota eskuina muturra indartzea lortu dute: Trump, Le Pen, Rajoy eta gainerakoak… Eta, gustatu ala ez, Euskal Herria eta bere ekonomia ere, zurrunbilo neoliberal horretan murgilduta daude. Hemen ere, poliki-poliki, euskal jendartea desmobilizatzen ari dira eta PNVko EBBren politika kolaboratzailea gero eta eskuindarragoa eta espainolagoa da, askotan bere oinarri sozialaren eta Euskal Herriaren aurkakoa bada ere.

Errepresio sistemaren birmoldaketa horren hasiera 2001eko AEBetako Dorre Bikien aurkako erasoa ondoren eta, batez ere, 2007ko krisialdi ekonomiko bortitza eta gero, ematen hasten da hemen eta mundu osoan. Euskal Herria zatitzen duten bi Estatuetan ere lehendik zetorren eraikin errepresiboa zaharberritu eta zutabe berriak eraiki dituzte. Salbuespeneko arkitektura juridiko politiko horrek guztiok kaltetzen gaitu, errefuxiatuak, pobreak, gazteak eta emakumeak nagusiki, baina baita pentsiodunak, langileak, langabeak, prekarioak, ikasleak edota euskaraz bizi nahi dugunak ere eta, nola ez, euskal preso eta iheslari politikoak.

Hor kokatu behar dira Espainiar Estatuko Mozal Legea eta Zigor Kode berria edota Frantziar Estatuko jendartearen fitxatze sozial masiboa eta etenik gabe luzatzen ari diren legezko salbuespen egoerak… Eta errepresio zuri masibo horrek ez du baztertu errepresio beltz selektiboa, Altsasuko gazteek, Paris ondoko Theok edota asteburuan Iruñean atxilotu eta espetxeratu berri dituzten hiru gazteen erakutsi duten moduan. Estatuek, beharren arabera, zurian ala beltzean jokatzen dute, edota bietan, protesta soziala zigortzeko eta desaktibatzeko bada eta ondorio politiko nagusiagoak lortzeko. Inork uste al du Altsasuko edota Iruñeko gazteen atxiloketa eta espetxeratzeak Nafarroan gertatzea kasualitatea dela? Nori interesatzen zaio aldaketa korapilotsua bizi duen euskal lurralde honen desestabilizazioa?

Horren guztiaren aurrean, guk ere beldurrik gabe politika egiteko modua egokitu, aldatu, behar dugu Herri, klase eta pertsona gisara libre izan nahi badugu. Estatuek baino txikiagoak eta ahulagoak izanik, azkarragoak izan behar dugu. Horretarako, lehenik eta behin, beraiek jartzen diguten barrikada errepresiboaren aurka nagusiki borrokatu beharrean -hor eduki nahi gaituzte Estatuek-, Euskal Herriaren, langileriaren eta herritarren askatasunaren aldeko praktika eraikitzaileak gaurdanik martxan jartzen aritu beharko genuke. Hori da bizi dugun gaixotasuna, askatasun falta, eta sukarra, errepresioa, sendatzeko eta gainditzeko bide eraginkorrena.

Gure jendarte librea eraikitzeko forma eta bide berriak asmatu eta martxan jarri behar ditugu, lurralde aske funtzionalak eta territorialak sortu, euskararen arnasguneak martxan jarri, proiektu komunitarioak bideratu, egitasmo eraldatzaileak garatu, konpromisoetan oinarrituriko borroka desobedienteak piztu, konfrontazio bilatu, praktika politikoan irekiak izan, dinamika parte hartzaileak beldurrik gabe bultzatu, autogestioa kudeaketa modura aldarrikatu, parekidetasuna bermatu, ilusioa pizten eta komunikatzen jakin, emozioak transmititu, epika berria eraiki… Horretan datza gure artean hain ezaguna bihurtu den kultura politiko berriaren edukia, egin behar dugun Iraultza Demokratiko Nazionalaren mamia. Eta lan horretan gabiltzan ezkertiar guztiok, ezberdinak izanik ere, gure arteko konbergentzia dinamikak, prozesu bateratzaileak, bideratu behar ditugu. Ezkerraren ezaugarria, naturarena bezala, aniztasunarena da eta onartu ez ezik, onuragarritzat jo behar dugu.

Ikuspuntu honetatik, autodefentsarik onena, Euskal Errepublika Sozialista gaurdanik guztion artean eztabaidatzea eta eraikitzea da. Horrek emango digu ezinbestekoa dugun iniziatiba politikoa. Gurea eraikiz, beraiena desegin.


Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).