Viva la via campesina

 

Ibilaldia Bilbon Via Campesinaren 7 garren konferentziaren kari

1993-an sortu zenetik, Via Campesina, laborari ttipi, laborantza langile, kanpainetako emazte eta mundu osoko jatorriko komunitateen mugimenduak bateratzen dituen erakundeak bere lehentasunak eten gabe defendatzen ditu: hazkurri burujabetasuna eta nekazari ttipienganako errespetua. Via Campesinak bere 7. konferentzia Derion ospatu berri du. 500 ordezkariren presentziarekin. « Hain jende eta kultura desberdinetako gizon emazte horiekin arrunt hurbil senditu naiz, familia berekoa bezala. Ni bezala, laborariak ziren. Ni bezala sindikatu batean inplikatuz, gauzak alda ditaizkeela sinesten duten gizon emazteak. »

Gure herriak hazten ditugu eta mugimendua eraikitzen dugu mundua aldatzeko” : Derio, Bilbo ondoan, joan den uztailean, la Via Campesinaren zazpigarren konferentziaren idekitze zeremonia. Gure Bizkaiko EHNE sindikatuko lagunek antolatu dute konferentzia hori.

Mamia aipatu aintzin, forma aldetik zinez gure eskuzartak merezi dituzte Bizkaitarrek! Badakizue zer den lau urtetarik antolatzen den Konferentzia hori? Gure planeta huntako bost kontinenteetarik etorri 500 bat delegatu errezebitzea, aterbetzea, eztabaidak bideratzea, bost kontinente horietan diren hainbeste herrialdeetakoak, hainbeste hizkuntzen artean itzulpenak egitea, jendeak elgar entzun dezan, gero eztabaida dezan eta azkenik zerbait amankomun atera dadin elkarrizketa horietarik. Ene bizian ez nuen sekulan holakorik ikusteko xantzarik ukan orai artean. Egun batez ikusi ditugu gure inguruan ipar Europako kasko zuri zuri batzu, Indiako erdi beltzak, Zimbabueko arrunt beltzak, Ameriketako ipar, erdi eta hego aldeko hain jende desberdina. Artetik erraiteko Txileko emazte batekin naiz gehienik elekatu. Hunek alabainan senarra zuen Umialde izeneko bat. Duela aspaldi hemendik joan Euskaldun batzuen arra semea. Orduan untsa kontent ginen gure emigranteak nunbait onart zitzaten.

Famila berekoak ginen

Hori guzia erraiteko hain jende eta kultura desberdinetako gizon emazte horiekin arrunt hurbil senditu naizela, familia berekoa bezala. Ni bezala, laborariak ziren. Ni bezala sindikatu batean inplikatuz, gauzak alda ditaizkeela sinesten duten gizon emazteak. Entzun ditugun hainbeste lekukotasunak hari batek lotzen zituen. Ama Lurraren zaintzeak, justizia goseak, fatalitatea borrokatzeak duintasuna emaiten diola burua altxatzen duenari.

Mexiko edo Brasilen, laborari bat lapina bezala garbitzen dute, oligarkia ta mafia batzuen kontra burua altxatzen badu. Bixtan dena egoera batzu zinez muturrekoak direla bainan han bilduak ginen guziek esperantza berdinak ditugu. Hemen edo han, han edo hemen, laborantxa familiarrak, hein pollitekoak, jendearen heinekoak, duela jendea ase mendez mende, populuak eta baserriak biziarazi !

Guk ELBtik hemen eta Via Campesinak planeta mailan borrokatzen duen agroindustria hori fenomeno edo gaitz berria da oraino eta ez da fatalitatez onartu behar.

Milaka etsenplu badira munduan zehar erakusten dutenak beste bide batzu badirela, berriz iturrirat itzuli behar dugula: plazerra emaiten duen bizimolde batetarat, iraunkortasunerat, jasangarritasunerat…

Beste gauza bat arrunt: gaur goizean Irati soron, Bortuaren egunean izan niz. Han ikusi ditut laborari artzain gazte gazteak buru beltzan sinesten dutenak eta ikastolako burraso gazteak euskaraz bizi ditaikela sinesten dutenak. Dena lotua da. Penser global, agir local. Via Campesinak dio “Globalisons l’espoir” !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).