Hizkuntza txikiez

Langues de franceOccitaniera galtzen omen da denen erraiteko gaitasunik ez lukeelako: hara zer dion Michel Serres filosofo alta goxoak, bera Agen aldeko occitaniarra delarik. Oker zabiltza jauna! Occitaniera frantsesa baino gehiago izan da luzaz, bereziki trubadurren arartez Europa mendebaleko literatura bizkortuz bere poesiaren berritasunaz. Baina behera egin du Frantziako erregeek, errepublikek eta errejimen politiko guziek bizi publikotik kanporatu dutenetik, Tolosako Lore Jokoetarik ere haizatuz Louis XIV.aren bisita baten kariara. Beste hizkuntza guziek bezala gaurko bizitza teknologikoari egokitzeko behar zituzkeen tresna guziez gabeturik atxiki du Frantziako estatu jakobinoak.

Alderantziz katalan hizkuntza, occitanieraren haurride bizkia, lehenago ber hizkuntza zena, eta “gure” bi estatuen politikak bereizi duena, batez ere legediako hiztegi ezberdinak dituztenez, gaurko gauza guzien erraiteko gai bilakatu da berriki, Kataluniako autonomia post-frankistak eman dizkion ahalmen politiko eta teknikoei esker. Espainiak ez zuela beste hauturik? Baliteke… Dena dela, bistanago uzten du Frantziaren xede etnozidista zaharra, oraindik ez aski gainditua.

Belgikako bikote frankofono batek erran berri dit: “Les Flamands ont une petite langue”. Bi ohar baditut hor. Lehenik flandriera ez dela hain txikia, nederlanderaren parte izanez horrekin batera hiztun andana polita biltzen baitu Belgika, Herbehereak eta Hego Afrikako zati bat elkartuz. Bigarrenik urrutirago begiratuz, bainan ez hainen urrun, Eskandinabiako lau erresumek hizkuntza txiki banarekin garapen ederra egin dute, gaur munduko aitzinatuenak izateraino ekonomian, eskubide sozialetan, kulturan, tolerantzian, jendearen eta ingurumenaren errespetuan, bizi kalitatean.

Euskarak ere gaurkotzea egin du
belaunaldi bateko epean,
ofizial bilakatu denetik,
bizi publikoan leku zabala erdietsiz.

Eta Euskal Herrian ? Hemen oraino bizirik dago, bereziki Hegoaldeko intelektual zenbaiten burmuinetan, Unamuno sindromoa, alegia hizkuntza prehistoriko bat dugula, gaurkotasunera ezin egokitua. Hor ere bi ohar. Lehenik grezierak halaber etorki prehostorikoa duela – Bibliaren ama dugun hebreerak bezala funtsean – eta bizkitartean europar zibilizazioari ekarpen handia egin diola honek ere, gure jakintzari hiru erro nagusi emanez: batetik greziar kultura pagano zaharra – bereziki bere literatura, filosofia, demokrazia, zientzia metodiko eta kontzientearen hastapenak – bestetik Ebanjelioak – grezieraz idatziak izan ziren, eta kristau teologian greziar filosofiaren zetabean iragazirik etorri zaizkigu – azkenik gaurko hiztegi zientifikoa, nazioartean greziera zaharretik ausarki hartua. Euskarak ere, katalanak eta beste hizkuntza “txiki” menperatu batzuek bezala, oraikotzea egin du belaunaldi bateko epean, ofizial bilakatu denetik, bizi publikoan leku zabala erdietsiz, nahiz ofizialtasun hori erdizkakoa duen, gaztelaniarekin partekatua, eta hau denek baitezpada, derrigorrez, nahitaez jakin behar, euskara ez bezala. Euskararen egokitze hori autonomien babesean egin da mendebaldeko erkidegoan eta Nafarroako parte batean. Iparraldean ofizialtasunaren beha gaude beti, baina beste bi eskualdeetan eginiko lanaz baliatzen gara, gure partea ekarriz halere ahal dugun heinean, fazismo linguistikoaren ondotik etortzen hasi den tolerantzia lagun. Azpimarratzekoa da bereziki Euskaltzaindiaren lan erraldoia, idazle bikainenen laguntza, hiztegilariena, Elhuyar eta UZEI erakunde pribatuena, unibertsitateena, irakasleena, irrati eta telebistetako hizlari nagusiena, Iparraldean EKErena, instituzio publikoetako teknikalariena. Eskertzekoa instituzio publiko horien babesa : udaletxeena, departamendu eta diputazioena, Jaurlaritzarena, azkenean Nafarroako gobernuarena. Guziei esker, gaur euskara denez mintzatzeko gai dugu. Gauza bat falta zaigu : gehiago erabiltzea, eta bereziki mintzatzea. Hori bai, zinez gure esku dago. Jadanik badugu eskubide premiatsuenaz baliatzeko, zeren zain egon behar dugu?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).