Seaskak, Ikastolen federakuntzak, azken aurreikuspenen arabera, heldu den sartzean 90 ikasle gehiago izanen ditu lehen mailan, 90 gehiago kolegioetan eta 50 gehiago lizeoan. 230 ikasle gehiago, baina Hezkunde Ministeritzako ordezkariek ez dela postu berririk izanen adierazi diete Seaskakoei. Alta, 25 postu behar lituzke Federakuntzak, eta momentuz 0 postu hitzemanak zaizkio.
Lehen mailako ikastolen bi herenak hunkituak dira. Pierre Barriere ikuskariak Ama-ikastoletan 50 arteko taldeak proposatzen ditu, ala frantses orenak kentzea.
Postu gehiagorik gabe, Kolegioetan 36, 38 eta 47ko taldeak litaizke. Lizeoan 39 ikasleko taldeak.
Seaskak egoera hori salatzen du eta mobilizatzearen beharra azpimarratzen. Ondoko egunetan gai horren inguruan ekintza ezberdinak eramanak izanen dira.