Bestak, aldarrikapenak eta alternatibak

BaionakoBestak!Aurtengo Baionako Bestetan ere euskaraz eta euskotan arizaiteko, elkartasun giro herrikoi eta parekidearen gozatzeko… hainbat parada ukanen ditugu. Hara zonbait gune eta xehetasun lagungarrri…

Euskoarekin, Baionako besta ekologikoagoak eta solidarioagoak!  

EuskoaBestentzat, Euskoa egunero besten bihotzean izango da guztioi dirua trukatzeko, eusko kontua irekitzeko, dirua kontutik ateratzeko etab. aukera emateko.

Baionan 50 ostatuk, jatetxek eta peñek euskoa onartzen dute! Zerrenda hemen.

Eta bistan dena, euskoekin baliatutako diru zamaren %3a berriz zuk aukeratutako elkarteari isuria izango zaio. Besta egitera joan aurretik moltsak euskoekin bete!

Bestetan nun izango gira?

Hitzordua Patxokin, Tonneliers karrika 23 bis Baiona ttipian. Bestetan egunero 11etatik 17ak arte.     Eta zure etxetik hurbilago, Eusko aldaguneen zerrenda hemen aurkituko duzue…

Baionako Besten Karrikaldi

Pertsu4

Jada Besten programaz aipamenak han eta hemen agertzen ari dira eta horra hainbat urte hauetan euskal kulturaren bilekua den lau arratsalde eta gauez iragaiten den Karrikaldiren programaren berri.

Leinua eta Orai Bat dantza taldek ostegunetik igande arte hasiko dute ekitaldia arratsaldeko lauak eterditan, ostirailean haatik iparraldeko makilarien txapelketa iraganen delarik usaian bezala.

Kantarien aldetik arratsaldeko bostak eterditarik haste, zinez hautua daike, ostegunean, Behorlegiko xori errexiñolak Mattin Lerissarekin Xan Idiart gitarra jo egilea lagun dukegularik, ostirailean Zortzi bikotearekin, larunbatean Lizarrako joteroekin eta igandean Banka Aldude aldeko Menditarrak talde polifonikoarekin.

Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek seguratuko dute arratsaldeko 7etan eta Baionan Kantuz arratseko 8etan, Tuntunak eta Ibaialdekokorok.

Karrikadantzarentzat hiru talde ostirailetik harat aldizkatuko dira arratseko 9etatik goiti: Amikuzeko txaranga, MM trikititxa bikotea eta Kiki Bordatxoren taldea igandean Karrikaldiren bukatzeko.

Ahantzi gabe Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzten edari, talo eta janariak, leku airestatu hortan, nun jartzeko lekuak ere badiren, Gaztelu zaharraren azpi ospetsuan. Programaren xehetasunak www.baionan-kantuz.eus web gunean daude. Bestak arte!

Karrikaldi2018

Laborarien Xokoa

Laborarien Xokoa

afitxa-baiona1

 

Patxokin Euskal Kantuen topaketa eta arroltze ta xingar eguerdi guziz

bestak euskal kantu web

baionakobestak-patxokikontzertuak-2018

Baionako Besta herrikoi euskaldun eta parekideak:

Bestak Patxa afitxa 2018 VERSO

Uztailaren 26an ostegunez, Ate-Xurian, « MIAM IDOKI » janari xokoan haien etxaldetako ekoizpenak zerbitzatuko dituzte IDOKI laborariek. On egin ! 

Eguerditan ttanko, Leon Erregea iratzarrazi beharko dute haurrek « Léon Léon Léon » oihukatuz, gure gizonttoa herriko etxeko balkoitik atera arte ! Egun osoan, Haurren Tamborrada, Gigantea Txiki, Encierro Txiki, joko eta animazio frangoz gozatzen ahalko dute haurrek. Hots, Baionako bestetako bigarren eguna Haurren Eguna da.

Burasoekin, aitatxi eta amatxiekin, haurrek ttipitik ikasten dute besta egiten. Besta egiten denean, ongi jaten baita ere, « MIAM IDOKI » janari xokoan kalitatezko etxe ekoizpenak eskaintzeaz arrunt pozten gira !

« MIAM IDOKI », IDOKIren janari xokoa.

Baionako Ate-Xurian, « MIAM IDOKI » janari xokoan haien etxaldetako ekoizpenak zerbitzatuko dituzte IDOKI laborariek.

IDOKI ogi betea, baratzekiak, matahamiak, izozkiak eta edariak zerbitzatuko dira, goizetko 11etatik arratsaldeko 6ak arte Poterne-eko gunean :

·         IDOKI ogi betea, Ossau Irati ardi gasna eta Kintoa xingarrarekin.

·         Ogiartekoak (patea, behi gasna barazkiekin)

·         Tomate ttipiak

·         Ardi esne izozkiak, euskal biskotxa, matahamiak (sukrearekin edo erreximentarekin)

·         Edariak : fruitu ziropak urean, sagar jusa, sagarnoa, Irulegiko arnoak,…

« MIAM IDOKI » janari xokoari esker, haurrei eta familiei gure etxe-ekoizpenak ezagutarazi nahi dizkiegu, tokian bertan kalitateko janari ainitza eskura ditaikeela erakutsiz.

https://www.producteurs-fermiers-pays-basque.fr/uploads/RTEmagicC_MIAM_IDOKI_2017__13__05.JPG.jpghttps://www.producteurs-fermiers-pays-basque.fr/uploads/RTEmagicC_MiamIDOKI-03_01.jpg.jpghttps://www.producteurs-fermiers-pays-basque.fr/uploads/RTEmagicC_MIAM_IDOKI_2017__49_.JPG.jpg

Berrogei bat laborari laguntzaile hor izanen dira, jendeak egin ahala fite zerbitzatzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).