Zezena, gure kultura…

ZezenaBai bixtan dena, gure kostaldean ikusten ahal den publizitatea ez da euskaraz idatzia, gainean den titulua frantsesetik hartua den itzulpen bat baizik ez da. Beraz, bai… ausartu dira… erraitea zezena «gure» kultura dela. Publizitate hau asumitzen dutener, ez diet gauza handirik argumentatuko. Heien kulturaren oinarria abere beltz bat baldin bada, ados edo paso… eta errespetu handi bat aitortzen dut zezen guzientzat. Aldiz, zezen plaza batean sartu ez direner luzatu nahi diet nere klixka aldia.

Bai, badakit, udako eguzki azkarraren izpiak dirdiratzen direlarik odolez betea den zezen baten bizkarraren gainean, pentsatzekoa da, arno tinto edo sangria batzuen efetua gehituz, berotu den gizaki arrunt baten buruminak hortan ikusten ahal duela edertasuna edo artea.

Horrez gain, badakigu ere, torero delakoak irrisku handiak hartzen dituela; batzuetan, egia da, bere koskoilak direla dilindan egoiten «corridaren» bukaeran.

Beraz, ados, kultura baldin bada, paso… bainan ez da gure kultura eta publizitatea argitaratu duen elkarteak (« Union des villes taurines françaises…« ) ez du dudarik ukan mintzatzeko gizarte oso baten izenean.

Zein gizartea? Frantzia hegoaldekoa? Batzutan «culture Sud» aldarrikatzen duena? Ez dakigu xuxen bainan onar dezaten bederen kultura bat ez dela elementu baten gainean oinarritzen beraz ez, zezen bat ez da izaiten ahal kultura oso bat.

Horrez gain, bixtan dena, publizitatea frantses hutsean imprimatua izan da. Hor ere, Euskal Herrian holako publizitate bat zabaltzea ez dea bilakatzen inposatu nahi diguten kultura baten ikurra?

Inoiz baino arrakasta gehiago lortu du Korrikak aurten pasatu denean, eta bi aste berantago, torturatua eta lasterkan ari den zezen baten irudia plazaratzen digute karriketan «gure» kultura dela erranez. Gaixo zezenak… edo gaixo gizakiak!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).