Seaskak antolatzen du ekainaren 7an protesta ekitaldi bat Biarritzen. Bertan, Pariseko Gobernuaren politika salatzeko bere bigarren tanborrada aldarrikatzailea eginen du 50 urte ospatzen dituen Ikastolen federazioak. Aurten ere beharrezkoak dituen postuak ezin lortuz dabil Seaska : 30 postu behar dituelarik 2019-2020 ikasturtearentzat, ministeritzak 5 eskaintzen dizkio federazioari. Seaskak tokiko hautetsiak alde ditu, Bordaleko errektorea ere bai, baina postuak Blanquerren ministerioan blokatuak dira.
Aterabide bat balitzateke formakuntzari eskaintzen diren postuak eskuratuz baina Blanquer-ek blokatzen ditu murgiltze sistema oztopatu nahiz.
Brebetari begira ere egoera larria da. Berriz errana izan da Zientzietako frogak euskaraz pasatzen baziren ez zirela zuzenduak izanen.
Horretarako jaz egin zen bezala, danborrada izanen da ekainaren 7an Miarritzen, arratsaldez.
Seaskako ikasle erakasle langile eta burrasoek han emaiten dute hitzordua jendarteari, euskararen alde.
Miarritzen hitz ordua 15.30etan finkatua da Hondartza handian. 16.00etan hitz hartzea izanen da eta Tanborrada 16.30etan hasiko da eta 17.15tan bukatuko.
Martxa :
PLAZARA
EUSKARA
JALGI PLAZARA
JALGI MUNDURA,
EUSKARA !
Deiadar bat bada Miarritzen
Kasu kasu Ikastola kexu!
Entzun gaitzakezu
Hemen gira kexu
Irakasle eskasa Seaskan!
Haur guraso heldu eta gazte
Haur guraso heldu eta gazte
Danborra joaz
eta kantatuz
gure kexua adieraztera gatoz
Kasu kasu!
Gaurdanik geroa
Oihu beroa
Euskara!
Plazara!
Bizi, hazi, hezi, ikasi nahi dugu
Euskaraz
Euskal Herri guzian
PLAZARA
EUSKARA
JALGI PLAZARA
JALGI MUNDURA,
EUSKARA !