‘Ez dezagun historia errepikatu’

Deia

Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak, Bego Atxa Sareko kideak, Michel Berhokoirigoin Bakegileak eta Anaiz Funosas Bake Bidea plataformako ordezkariak agerraldia egin dute Donostian urtarrilaren 3an. Urtarrilaren 11 ko mobilizazioen xehetasunen berri eman dute. “Baionan ‘Ez dezagun historia errepikatu’ lelopean kalera irtengo gara Parisekin eztabaida berrabiatzeko. Biarritzen Makron presidenteak esndakoak oroituz « Ez dugu historia errepikatu behar, lagundu behar da ». Horregatik aurten Baionan gazteenek lelo hau daraman pankarta eramango dute”

Hara prentsaitzenekoan egin adierazpenak:

« Lehenik eta behin, euskal presoen senideei esan nahi diegu Bilbo eta Baionako manifestazioan batuko diren milaka eta milaka lagunen babesa dutela, oraindik orain indarrean den urrunketa politika krudelaren aurrean. Gaur bertan, ordu batzuen buruan, ehundaka senide eta lagunek errepidera jo beharko dute berriz ehundaka edo milaka kilómetrotara urrunduak diren euren senide presoak ikusteko.

Bigarrenez, esan;  Batetik, Bilbon kalera irtengo garela, egun batzuk barru osatuko den Madrileko Gobernu berria ispilu aurrean jartzeko, estaltzen saiatzen diren errealitate hau argitara ateraz, jendartearen zati handi baten aldarriekin. Bestetik, Baionan kalera irtengo garela Gobernu frantsesari gure haserrea, deliberamendua, gure anbizioa modu berean adieraziz, aniztasun handienean, bake justu eta iraunkor bat nahi dugulako, konbentziturik presoen gaiak ez diela kalte egiten biktimei.

Orain da unea. Madrilen eratuko den Gobernu berri honen aurrean, hemen lortutako gehiengo sozial, politiko eta sindikalaren adostasunak bertara eramateko. Madrileko politikariek hemen konpondu gabeko arazo bat denaren kontziente egin daitezen eta elkarbizitzarako konponbidea ezinbestekoa dela ulertzeko. Sanchez presidenteak duela urte eta erdi espetxe politika aldatzeko asmoa iragarri zuen, ETAren desegitearen ostean zentzurik ez zuela eta. Hitz ederrak, ekintzak ordea ez horrenbeste.

Eta orain da unea ere Baionan kalera irtekoa, Parisekin eztabaida berrabiatzeko. Macron presidenteak 2019ko maiatzean Biarritzera etorri zenean adierazi zuen «Euskal Herria eredugarria da niretzat gatazkaren konponbidean eta armetatik ateratzeko bidean. (…). Estatuaren eginbeharra da mugimendua sustengatzea. Ez dugu historia errepikatu behar, lagundu behar da». Ele ederrak sinesten dituenak engaiatzen ditu, eta lehenik eta behin ahozkatu dituztenak ditu engaiatzen! Baionan izanen gira hau adierazteko: «hitza hitz! ez dezagun historia errepika!» ez dugu etsiko ele eder horiek errealitate bihurtu arte!

Guk ere ez dugu historia errepika dadin nahi, aurrera egin ahi dugu, gure seme-alaba eta bilobentzat etorkizun hobe bat utzi. Horregatik, Baionan, traktoreak aintzinean dituztela, “Ez dezagun historia errepika araz” jasotzen duen pankarta bat eramango dute etorkizun berri baten jabedun diren generazio berriek, gure herriko gazteek. Eta Bilbon, gazteak izango dira ere manifestazioaren aurrealdean “Orain Presoak” lemapean lona handi bat eramango dutenak.

Bilboko manifestazioari dagokionean ordea, gaur, indar bereziz, manifestazioaren amaiera ekitaldian hitza hartuko duten pertsonen izena ezagutzera eman nahi dugu.

Argi dugu, elkarbizitzarako ezinbestekoa dela bai biktimen, baita presoen ekarpen, hausnarketa eta parte hartzea ezinbestekoa dela. Urte hauetan zehar eginiko bide honen baitan, iragarri nahi dugu, gatazka honen baitako biktimak ere erdigunera ekarri asmoz, herri honek jasandako indarkerien biktima diren bi emakumezkok ahotsa eman nahi izan diotela manifestazio amaieran irakurriko den testuari.

Maite duten pertsona galtzearen mina era zuzenean jasan duten bi emakumezko. Gorrotoa eta mendekuak kalte baino ez duela egiten argi dutenak. Argi dutenak ere ez dutela nahi inork euren izenean hitz egitea, edota euren mina modu alderdikoi batean erabiltzea. Eta batez ere, euren sema-alabei eta bilobei jaso zutena baino jendarte hobe bat utzi nahi dieten emakumeak. Eraiki nahi dutenak, ahanzturarik gabe, baina aurrera eginez, gorrotorik gabe.

Rosa Rodero, ETAko biktima eta Asun Lasa, GALen biktima izango dira azken mezu horri ahotsa jarriko diotenak. Elkarbizitzari egin nahi diogun ekarpenaren parte izango da beraz manifestazio amaierako ekitaldia.

Amaitzeko, adierazi nahi dizuegu Baionako eta Bilboko manifestazioa era sinbolikoan batuko dugula; Bilbokoari hasiera ematerakoan, Baionan manifestazioan presente izango diren makilen sinbologia baliatuz, testigua pasako diegu Bilbon batuta diren kideei, gure manifestaldia amaitzear delarik.

Eman diezaiogun guztion artean amaiera prozesu honi, gertatutakoa berriro errepika ez dadin. Horretarako, irtenbide justu eta iraunkorra eraiki ahal izateko, dagokien errespetua eta erreparazioa eskaini behar zaie biktima guztiei eta espetxeetan preso eta senideek jasaten duten eskubideen urraketarekin behin betiko amaitu. »

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).