100 urte barru zer?

100urte
Txerra Rodriguez (Argia.eus-en, Hizkuntza soziologia (edo soziolinguistika) ataletik)

 

Gaur igarlearen mozorroa jantziko dut eta 100 urte barru zelakoa izango den gure hizkuntza komunitatea iragarri nahi dizut, zuri, blog honen irakurle (edo) zaren horri.

Orain gutxi irakurri dut (erreferentziak ez ditut gorde eta ez naiz akordatzen) 100 urte barru euskaldun berririk ez dela egongo eta 100 urte barru euskalkiak bizirik egongo direla. Eta, gauzak horrela, ni ere animatu naiz iragartzen etorkizuna. Jakina, onena da 100 urte barru seguruenik ez garela egongo bizirik hau irakurri eta idatzi dutenak eta hori abantaila da iragarpenak egiteko.

100 urte barru zelakoa izango da euskararen ezagutza, motibazioa eta erabilera? Ba, batek daki. Euskalkiak egongo dira? Ba, seguruenik bai (euskalki berriak ere egongo dira, edo, behinik behin, gaur erabiltzen den euskara-mota bati euskalki deituko zaio). Euskaldun berriak egongo dira? Ba, seguruenik bai, immigrazio fluxuek jarraituko duten heinean, baina tira, seguruenik, beste izen batekin ezagutuko ditugu horiek.

Ezagutza, aldez edo moldez, handiagoa izango da orain baino. Litekeena da zonalde batzuetan %100ekoa izatea ulermena. Erabilerari dagokionez, ahozko erabileran jarraituko du indarra izaten hautuak. Hau da, hiztun bakoitzak erabakitzen jarraituko du erabili ala ez erabili. Idatzizkoa, baina, bermatuxeagoa egongo da. Asmatuko dira moduak itzulpen automatikoak sistematizatzeko, asmatuko dira moduak euskarazko edozein testu edozeinek ulertzeko.

Motibazioetan egongo da etorkizuneko gakoa, hala ere, nire ustez. Asmatu beharko ditugu/dituzte motibazioetan eragiteko bideak. Izateko nahiak erabakiko du, hein handi-handi batean, geroa. Izateko nahi hori zenbat eta handiagoa eta eraginkorragoa izan, orduan eta etorkizun oparoagoa izango du gure hiztun komunitateak.

Eta hala bazan edo ez bazan, sar deiela kalabazan ta atara deiela Derioko plazan

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « 100 urte barru zer? »

  1. Euskara aurreratzeko moduak bilatu behar baditugu, hiru tabu horiek baztertu behar ditugu: 1) » Euskarak ez pdu ezertarako balio » ;2) « hizkuntza zaila eta arkaikoa da » 3) « Euskal Herritik kanpo ez da erabilgarria. Hona hemen hiru tabu madarikatu horiek deuseztatzeko gakoak: 1) hizkuntzak zerbaiterako balio du guk geuk baliatu nahu badugu, geure herriaren nortasunaren bizkar hezurra dela kontutan hartzen badugu, hizkuntza horren kontrako gaitzespen guztiak baztertzen baditugu.2) ez da hizkuntza zaila, baizik eta apartekoa baina oso logikoa; gaztelerak eta frantsesak dituen zailatsunak ez ditu: generoak; aditz irregularrak; aditz taldeak eta abar..beste hizkuntza guztiek bezala, bere arkaismoak baditu, baina ez da arkaikoa; hizkuntza zahar asko (hebraiera, txinera, koreanoa..) asko erabiltzen dira mundu moderno horretan.3) Albaniera eta Islandiera ez dira oso erabilgarri Albania eta Islandiatik kanpoan; baina horrengatik ez dute albaniarrek eta islandiarrek euren hizkuntza propio ukatuko eta abandonatuko; herri txiki horien adibidea ez da bakarra eta ez da apartekoa ere.
    Orduan ahal dugun neurrian, euskara jo eta ke erabil dezagun eta kitto.

Les commentaires sont fermés.