2020ko Herri eta Euskal Elkargoko bozen karietara, Baionan, EHBAIko militanteak Baiona Berde eta Elkarkidetza (BVS) dinamikan inplikatu dira Berdeak (EELV), Ensemble eta beste norbanako batzuekin batera. BVSek, lehen itzuliko gauean bertan, -martxoaren 15a- Biltzar Nagusi bat burutu zuen bigarren itzuliari begirako posizioa deliberatzeko. Erabaki honek eztabaida sortu du Baionako zein ipar Euskal Herriko abertzaleen baitan. Eztabaida eta iritzi desberdinak zeudela jabeturik, EHBAIko zuzendaritzak gaia lantzeko erabakia hartu zuen martxoaren 16an. Hara jarraian EHBAIko zuzendaritzak 2020ko maiatzaren 8an adostutako testuan agertzen den erabakiaren bilduma.
2020ko Herri eta Euskal Elkargoko bozen karietara, Baionan, EHBAIko militanteak Baiona Berde eta Elkarkidetza (BVS) dinamikan inplikatu dira Berdeak (EELV), Ensemble eta beste norbanako batzuekin batera.
BVSek, lehen itzuliko gauean bertan, -martxoaren 15a- Biltzar Nagusi bat burutu zuen bigarren itzuliari begirako posizioa deliberatzeko. Biltzar Nagusian, mandatu bat luzatu zitzaien BVSeko koordinazioko kideei: Henri Etcheto (Bayonne Ville Ouverteko – BVO- zerrenda burua) eta Mathieu Bergé-rekin (Baiona Bihar-ko -BB- zerrenda burua) biltzea, hiruen arteko balizko akordio bat burutzeko xedez, negoziaezinak izango ziren pundu politiko batzuen inguruan zein gobernantza paktu baten inguruan.
Erabaki honek eztabaida sortu du Baionako zein ipar Euskal Herriko abertzaleen baitan. Eztabaida eta iritzi desberdinak zeudela jabeturik, EHBAIko zuzendaritzak gaia lantzeko erabakia hartu zuen martxoaren 16an.
EHBAko Zuzendaritzak 2020ko maiatzaren 8an adostutako testuan agertzen den erabakiaren bilduma.
Erabakiaren bilduma EHBAI-ko zuzendaritzak kontsideratzen du,
– Lehenik, Baiona 2014-ek eta ondotik Baiona 2020-ek bultzatutako estrategia elektorala, hain zuzen ere indar politikoen bateratzea hautagaitza amankomun baten inguruan, are gehiago abertzale bat buru duen zerrenda baten baitan, estrategia egokia dela. Baionan eskuinaren aurka irabazteko eta alternatiba baten eraikitzeko, ezkerrekoa, ekologista, Euskal Herriaren berezitasunei erantzuten diona eta lurraldearen zein bere biztanleen eragiteko ahalmena indartzen duena.
– Henri Etcheto abertzaleen sostengu aktiboarekin Baionako auzapeza hautatua izatea ondorio izanen lukeen estrategia elektoral bat sostengatu ezin duen hipotesia bat dela.
– Ipar Euskal Herriaren eta mugimendu abertzalearen egoerak behartzen duela gaur egun oraindik, Ipar Euskal Herriko hautetsi kopuru ttipi baten oinarri ideologikoa den ikuspegi jakobinoaren aurkako borrokaren segitzea.
– Ororen buru, Henri Etcheto eta bere sostengu batzuen erantzukizuna dela elkarlana abiatzea ezinezkoa izatea eta ezkerraren galtzearen erantzule bakarra izanen dela Baionan.
– Orain indar militante guztiak hauteskunde prozesuaren segidan eta tokiko talde indartsuago baten estrukturaketan murgildu behar direla.