Jackson eta George

Imanolen George Jackson (1973). Orain borrokarenean diskoan eman zuen, Mikel Azurmendiren hitzekin: «Xuri guziak ez dira irinak/ ezta beltz guztiak ikatzak». Pantera beltza zen Jackson; kartzelan sartu zuten 18 urterekin gasolindegi batean 70 dolar osteagatik, eta tiroz hil zuten espetxean. «70 dolar xuri/ eta beltza hintzelako, Jackson,/ beltza hintzelako/ aski dituk izan/ 70 dolar xuri,/ Jackson,/ hi akabatzeko/ gosez/ eta beltza hintzelako».

Bi afroamerikarren izenak dakartza artikulu horren tituluak. Biak AEB- etako poliziak eraildakoak, baina bi gertaera latzen artean berrogei urte baino gehiago iragan dira. Kasu bietan erailketen egileak polizi zuriak ziren.

George Jackson (Chicago, Illinois, 1941eko irailaren 23 - San Quentingo Espetxea, Kalifornia, 1971ko abuztuaren 21a)
George Jackson (Chicago, Illinois, 1941eko irailaren 23 – San Quentingo Espetxea, Kalifornia, 1971ko abuztuaren 21a)

Mikel Azurmendik olerki bat idatzi zuen 1972 garren urtean Jacksonen erailketari buruz, Imanolen ahots ozenak geure belarrietara ekarri zuena eta garai haietako euskaldunak hunkitu zituena. Hona hemen euskarazko errefrau zaharrez hasten diren bertsu nagusiak:

« Xuri guziak ez dira irinak
ez beltz guziak ikatzak.
70 dollar xuri
eta beltza hintzelako,
Jackson, aski dituk izan hi akabatzeko… »

Hilabete honetan Mineapolisen George Floyden arazoa aipatuz, ongi egokitzen dira bertsu horiek hitz batzuk aldatuz gero:

GEORGE FLOYD
Txeke bat gaizki egina,
eta beltza hintzelako,
George, aski dituk izan hi akabatzeko..

Gure mundu moderno sofistikatu eta numerikoan, baita lehenago ere, erreza da txeke bat gaizki egitea edo txartelaren zenbaki sekretua oker egitea; baina horretarako beharrezkoa ahal da poliziaren deitzea? Zeren eta jakin dudanez, behintzat, dendaren jabeak polizia deitu zuen George-k txekea gaizki egin zuelakoan. Zuri batek hits berdina egin balu, gauza bera gertatuko ote zen? Dudak badituzkegu gutako askok.

Ekintza latz horren ondorioa da berrogei urte hauetan beltzenganako arrazakeriazko jarrerak ez direla batere desagertu segregazio legeek desagertu arren, eta lehengo aldiz presidente beltz bat izateagatik.

Ez da harrigarria beraz, bai AEB-etan, baita mundu guzian ere George-ren aldeko eta arrazakeriaren kontrako manifestazioa handiak antolatu izana.
Immigrazioa garrantzitsua den herrialde aurreratu eta aberatsetan zenbat ondorio ukan dituzte manifestazio horiek, eta partikularki Frantziako Estatuan.

Traore arazoa eta auzo liskartsuetan immigraziotik sortutakoek polizia batzuengatik pairatzen dituzten erasoak oinarritzat hartuz, arau eta lege berriak ezarri nahi ditu Castaner Barne Arazoetako ministro jaunak. Neuri zintzo eta kuraiosa hartu duelakoan nago, arrazakeriaren kutsua duten atxiloketa eta berba guztiak zigortu nahi dituelako eta atxilotua hiltzeko arriskuan jartzen duen bide guziak debekatu nahi dituelako; hauen artean George Floyden heriotza ondorioztatu zuen lepo gainean belaunaren ezartzea. Neurri aurrerakoia beraz Macron presidenteak egin dituen beste bi horien ondoan: kolonialismoa gizadiaren kontrako krimena dela aitortzea lehenik, eta FLN-aren alde borrokatu izateagatik torturapean hil zen Audin komunista militantearen heriotza garaiko neurri kanpoko Frantziaren politikari leporatzea bigarrena.

Baina gaurkoari itzuliz gero oso kezkagarria zait Castaneren kontrako poliziaren sindikatuen erreakzioa; hain zuzen ere ez diote polizi batzuk ministroari arrazoia ematen, matxinada bat egiteko itxura egin nahi dute, euren buruzagiak estigmatizatu nahi dituelakoan; poliziaren sindikatuen arabera arrazakeriarik ez omen da poliziaren barnean; lekukotasun asko entzun ondoren hori guztiz faltsua da; alta ez da polizia osoa estigmatizatu behar, askotan islamistek sarraski izugarri bat gertatzekotan hor delako herritargoaren zaintzeko.

Kezkagarria zait ere arrazakeriaren leporatzeak direla eta txit bat ministro jaunak atzera egin izanak. Horrek esan nahi luke matxinoez osaturiko bunker mota bat dagokeela poliziaren barnean. Horren aurrean amore ematea sistema faxista bati ildoa irekitzea litzateke. Beraz gauden erne.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).