Euskal irakaskuntza denentzat!

Euskal Konfederazioa eta irakaskuntza elkarteak prentsaitzinekoan Irailaren 10ean Hiriburuko Basté-Quiéta eskolaren aitzinean
Euskal Konfederazioa eta irakaskuntza elkarteak prentsaitzinekoan Irailaren 10ean Hiriburuko Basté-Quiéta eskolaren aitzinean

Azken urte hauetan irakaskuntza mailan frantses gobernuak lurralde hizkuntzen kontrako erasoak salatzeko, « Pour Que Vivent Nos Langues » kolektiboak mobilizazioak antolatuko ditu urriaren 10ean, hexagono osoan. Ipar Euskal Herrian Kolektiboko kide den Euskal Konfederazioak du, irakaskuntza elkarteekin batera, Baionakoa antolatuko. Horri buruzko xehetasun guziak jarraian.

Euskararen irakaskuntzak bizi dituen erasoak Iparraldean

– Murgiltze eredua lanjerrean :
Hiriburuko Baste-Quieta eskolan Hezkunde Ministeritzak debekatu du murgiltze esperimentazio baten plantatzea ama-eskolan. Gainera, beste esperimentaziorik ez duela onartuko jakinarazi du Bordeleko errektoreak.
Euskal Konfederazioarekin batera, euskarazko irakaskuntzan ari garen aktore nagusiek (Biga Bai, Ikas Bi, Euskal Haziak, Seaska, Euskara Geroan, Erakasleak) argiki adierazi nahi dugu ez dugula halakorik onartzen ez eta onartuko ere.
Arrazoin ideologikoa besterik ez da erabaki horren gibelean, ebaluaketa guziek erakusten baitute emaitza hobeak direla murgiltze ereduan, bai euskaran bai eta beste gaietan ere.
Gisa berean azken urteetan erakundeekin Euskararen Erakunde Publikoaren baitan ereman den elkarlana ukatzen du, eta ostiko handi bat emaiten dio hizkuntza politika publikoari…
Murgiltze eredua ez bada hedatzen, gure hizkuntzarenak egin du.
Hiriburuko eskola publikoaren kasua, Estatuak pasatuko ez duen marra gorri bat da. Hiriburukoaren ondoren, beste proiektuak ezeztatuko balituzkete eta ate bat ideki euskararen irakaskuntzan gibel egiteko sail guzietan.

– Euskarazko irakasleak frantsesez irakastera behartuak!
Aurten formakuntzatik ateratako 15 euskarazko irakasleetan 11k frantsesez irakasteko postuetan izendatuak dira, Euskal Herrian edo Biarnoan. Irakasle eskasean izanki Hezkunde Nazionala, frantsesez irakasteko beharrei aurre egiten die euskaraz irakastearen hautua egina zuten irakasleak eta hortarako konkurtso berezi bat pasatu dutenak.
Hor ere, onartuko ez dugun marra gorri bat iragan nahi du Hezkunde Ministeritzak. Euskarazko irakasleak frantsesezko postuetan emanez, irakaskuntza elebidun osoa da lanjerran emana.

Irakasle euskaldunak kanpora bidaliz, beharrezkoak ditugun irakasle euskaldunik gabe geldituko baikira. Oroitaraz dezagun gaur egun eritzen diren irakasle euskaldunak batzuetan irakasle fransesekin ordezkatzen dituztela, eta ondorioz hainbat eskolatan elebitasuna ere ez dela errespetatzen.

Hemen ere, azken urteetan Euskaren Erakunde Publikoak irakasle euskaldunak sortzeko egin duen lana, Akitania eta Euskadik Eskola Futura bezalako proiektuak aitzinera eramateko ahalegin guziak zangopilatzen dituzte. Luzaz euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren hedapena erakasle eskasez trabatua izan da. Gaur egun ulertezina da horretarako formatu diren pertsonak ez daitezen klase elebidun gehiago irekitzeko erabiliak izan.
Beraz 11 irakasle horiek euskarazko postuetan lehenbailehen ezar ditzatela galdegiten dugu.

Mobilizatzeko beharra : urriaren 10ko elkarretaratzera deia

Bi erakabi hauek argiki urratzen dute ikasleek euskaraz ikasteko eta erakasleek euskaraz erakasteko duten eskubidea. Orain arte EEPk egin bitartekari lanari esker poliki-poliki gero eta klase elebidun eta murgiltze esperimentazio gehiago ideki badira araberako erakasle baliabidez hornituz, zer maniobra marga izanen du hemendik goiti EEPk Hezkunde Ministeritzak, eta horren gibelean frantses gobernuak, horrelako postura ideologikoa eta horrelako jarrera hetsia erakusten
badituzte?

Euskal jendarteari dei egiten diogu bere hizkuntza defenda dezan. Horregatik Euskal Konfederazioak, irakaskuntza elkarteekin batera (Biga Bai, Euskal Haziak, Ikas-Bi, Seaska, Euskara Geroan, Erakasleak) deitzen du giza kate batetarat heldu den urriaren 10ean Baionan, goizeko 11:00etan, Baionako René Cassinen sortetxetik (giza eskubideen deklarazio unibertsalaren egile, bake Nobel sariduna) Baionako Suprefeturarat, frantses Gobernuak giza eskubideen parte diren hizkuntza eskubideak zangopilatzen dituela salatzeko.

Lurralde hizkuntzen arrangurak eta mobilizazioa hexagono mailan

Urriaren 10ean, hain xuxen, Pour Que Vivent Nos Langues kolektiboak mobilizapen egun batetara deitzen du ere, lurralde hizkuntzen irakaskuntzaren kontrako erasoak salatzeko.

Kolektiboa 2019ko irailean sortu zen lizeo erreformak lurralde hizkuntzen irakaskuntzan eragin desmasiak salatzeko eta horien kontra borrokatzeko. Kolektibo horrek hexagono osoan lurralde hizkuntzen alde ari diren 30 bat herri mugimendu biltzen ditu eta gaur egun 150 bat parlamentarik sustengatzen dituzte kolektibo horren aldarrikapenak.

Kolektiboak lehen manifestaldia 2019ko azaroaren 30ean antolatu zuen Parisen. Eta egun hartan, mobilizazioaren ondotik, Hezkuntza Ministeritzak Kolektiboaren ordezkaritza bat errezibitu bazuen ere, Ministeritzakoek jarrera aski hetsia erakutsi zuten.

Sartze huntan, lurralde hizkuntzen irakaskuntzaren kontrako erasoek irauten dute eta biderkatzen ere, Iparraldean baita Hexagono mailan.
• Baxoaren erreformaren kalteak: Lizeoa eta baxoa berrantolatu dira lurralde hizkuntzak batere kontutan hartu gabe, beren berezitasun eta beharretan. Ondorioz euskararen erakaskuntza lehian sartzen da atzerritar hizkuntzekin eta beste opzioekin, kalteak eraginez sail elebidunaren arrakasta eta kopuruetan.
• Irakasle izateko konkurtso postuak ttipitu dituzte, eta oro har, irakasle baliabide eskasa pairatzen da, ikasteko et klase egiteko baldintzak beti okertuz doatzilarik.
• Lurralde hizkuntzak erakasteko oren dotazio bereziak ttipitu edo kendu dituzte, hauek ezinbestekoak direlarik irakaskuntza hunen begiratzeko.

Irailaren hastapenean Kolektiboa hastapenetik sustengatzen duten Paul Molac eta François Alfonsi parlamentariekin beste bilkura bat iragan bada ere,  Ministeritzakoek ez dute Kolektiboak altxatu arazoei aterabidea atxemateko borondate handirik erakutsi.

Ekainaren 18an Kolektiboaren ordezkaritza bat Parisera joan zen hitzordu eskaera Macron presidentearen zerbitzuei ematera. Agorrilaren hondarrean Presidentearen kabineteburuak Kolektiboari jakinarazi zion Presidenteak Blanquer hezkuntza ministroari Kolektiboa errezibitzeko galdegin ziola.

Kolektiboa hitzordu horren esperoan bada ere, argi du denbora berean terrenoan mobilizatzen segitu behar dela frantses gobernuak bere posizioa berrikus dezan eta gure eskaerak kontuan har ditzan nahi badugu.

Horregatik, urriaren 10ean mobilizazioak hainbat eskualdetan antolatuko dira:  Alsazian, Bretainian, Flandrian, Korsikan, Okzitanian…

Baionako mobilizazioaren xehetasun tekniko guziak ondoko egunetan emanen dizkizuegu, bainan gaurdanik irakaskuntzatik kanpoko eragileak ere eta euskaltzale guziak data hori agendan notatzera deitzen ditugu, irakaskuntza arloa gainditzen duen euskararen kontrako eraso larria baita gertatzen ari dena.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).