Eta gero hau!

EtaGeroHau

Aspaldikoa da hastapena! Duela hogeita hamabost urte lagun batekin izan ginen Kortsikan oporretan. Ugartearen edertasunaz gain, herritarrekin nahi ginuen kurutzatu…

Orduan, hemen bezala, abertzaleak apailatuak ziren bainan oraino zerbait lortzetik urrun. Nere lagunarekin Seaskan erakasle ginen, gazte eta sutsu, egitekoa zen lanaz batere ez beldur… Pentsatzen ginuen hizkuntza egoera berdina izanez, baginuela zer partika, zer aipa Kortsikar jendearekin. Ez ginen gutti harritu hango abertzale zonbaitekin mintzatu eta, ohartu ginelarik ez ginela batere ikusmolde eta estrategia beretan.

Guk pentsatzen ginuen gure eskolak sortu behar ginituela, berehala gure gisarat, hots gauzak eskuetan hartu behar ginituela hizkuntza bizirik atxikitzeko. Haiek aldiz honela zioten: «Guk politikoki poderea hartuko dugu eta gero hizkuntza inposatuko…»

Alta bazen Aleria aldean norbait ikastolen gisako eskolak idekitzen saiatzen zena. Bainan konzeptu hori ez dute hedatu berek dakiten arrazoin batzuengatik.

Orai, eskola elebidunak idekitzen dituzte, zazpi urteko plan bat badute… hizkuntza berpizteko moldeak xekatzen dituzte.

Badukete nun zer egin!!

Guk, zonbait urteren esperientzia badugu, ikastolak eta eskola elebidunak ukanik ere, gure hizkuntzaren egoera ikusten dugularik… bada arrenguratzekoa.

Hizkuntza errebendikatzea bat da, biziaraztea besterik da…

Eta hortan ez gira azkar, nahiz egoeraz oharturik Euskaraldi eta gisa hortako ekintzak abiatu diren.

Hea urte zonbaiten buruan pundua eginen delarik, zertan izanen giren batzu eta besteak…

Gauden baikor!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Eta gero hau! »

  1. Korsikako abertzaleek proposatzen dutena nahiko periltsua da: Irlanda bide beretik sartu zen ere;lehenik boterea hartu uhartearen independentzia lortuz eta gero hizkuntza bizi arazi; baina mende erdi baten ondotik emaitza ez da hain ona. Beste muturrean Israel badugu: hiru belaunditan berreskuratu dute hebraiera; hebraierazko akademia Euskaltzaindia baino gazteagoa da; 1950 hamarkadan gutxi gorabehera ireki zuten erakunde hori. Baina hebraieraren aldeko lana 1948 baino lehenago hasi zen eta sionisten edo judu abertzaleen hizkuntza zen jadanik. Hizkuntzaren aldetik Euskal Herriak jarraitzen duen bideari ongi deritzot; hizkuntzaren aldeko borroka nazio eraikuntzaren barnean kokatu behar da; euskera eta euskaraz irakatsiz gero eta euskaldunago direla nabaritzen dute biztanleek eta bereziki gazteek.

Les commentaires sont fermés.