5G sareaz…

5G

Gerla… ahantzi ditugunak Kongokoa edo Sirikoa bezalakoak, senditzen ditugunak, Karabagh eskualdean edo Egeo itsasoan… preparatzen direnak omen Ipar poloan edo Asiako ekialdean… edo baita ere piztu edo berpiztu nahi dituztenak, bake bidea ideki baldin bada ere Euskal Herrian, gerla egile batzuek tinko eta fermuki atxikitzen dute trabak eta sufrimendua luzatuz eta suarekin jostatuz…

Grisa… hola deitzen dituzte erregelarik edo legerik gabe bilakatzen diren eskualdeak, tokiak, auzoak. Badakigu alta elgarrekin bizitzeko nunbait kuadroak behar direla. Bainan grisak beraz kolorerik gabeko eskualdeak bilakatuz herri edo eremu batzu, batzuek nahi dutena egiten ahal dute gero. Heien pentsatzeko edo egiteko manerak garatzen ahal dituzte probetxu ateratzeko jendeak eta lurraldeak ustiatuz, baliatuz, agortuz,…

Garraioa… (indibiduala bixtan dena)… mundializazio prosesu erro horretan, garraio indibidualak behar dira zabaldu, edukiontzi animaleak, hegazkin erraldoiak, auto hibridoak, bizikletak eta trotinetak ere orain elektrikoak izan behar dira eta…, oinez ibiltzen direnak azken mohikanoak bilakatzen dira kasik..

Gizena… gizon mundu batean, baita ere mundu gizen batean ; ausartzen naiz konparaketa irriskatsu hau egitea, haragia gauza sakratu bat bezala kontsideratua den mundu honetan, emeki emeki doa alternatiba. Gaur egun munduan gehiago hiltzen da obesitateaz goseaz baino. Bai gizaki batzuk ez dute heien gosearena jaten, aldi berean laborantza eta elikadura modelo batek bere oturuntza inposatzen dio gizadi osoari, Ama lurraren aberastasunak gastatuz eta xahutuz…

Gordina… negua, bizi baldintzak, presondegia, harreman sozialak, bakartasuna, kanporaketak, kaleratzeak,  mundu gordin batean gira edo sartzen gira. Delituak bilakatzen dira elkartasun, anaitasun edo askatasun ekintzak…

Gerla, Grisa, Garraioa, Gizena, Gordina, bai zinez 5G sarearen kontra joan behar gira…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).