Lan-mundua euskalduntzen

ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Garbiñe Aranburu eta Kontseiluko Paul Bilbao idazkari nagusia elkarrekin egin agerraldian 2020-11-02an: "50 langiletik gorako enpresetan euskara-planak bultzatzeko neurria aurkeztu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak"
ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Garbiñe Aranburu eta Kontseiluko Paul Bilbao idazkari nagusia elkarrekin egin agerraldian 2020-11-02an: « 50 langiletik gorako enpresetan euskara-planak bultzatzeko neurria aurkeztu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak »

Lan-mundua euskalduntzeko urrats zehatzak egin behar direla adierazi dute ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Garbiñe Aranburu eta Kontseiluko Paul Bilbao idazkari nagusiek elkarrekin egindako agerraldian. «Euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan-munduarena», ziurtatu du Bilbaok. «Gure egunerokoaren zati handi bat lanean igarotzen dugu, eta, ondorioz, gure hizkuntza-praktikak eta eskubideak baldintzatzen dituen esparrua da, langile zein kontsumitzaile gisa». Horregatik, Lakuntzaren hitzetan, «langileen eskubideen eta bermeen aldeko borrokan kokatzen da hizkuntza-eskubideena. Beraz, gure borroketako ildo bat izan behar du hizkuntzarenak, euskararenak».

Hori dela eta, Aranburuk ziurtatu du «euskal sindikalgintzaren gehiengoak urratsak eman nahi dituela langile guztion eskubideak bermatzeko», eta, ildo horretan, «lan-mundua euskaldundu nahi bada, ezinbestean erabaki ausartagoak hartu beharko dira. Alegia, neurri eraginkorragoak eta betearazleagoak, euskararen normalizazioak norbanakoen boluntarismoa gainditu behar duelako».

Horretarako, eskaera zehatza egin dute ELAk, LABek eta Kontseiluak, Lakuntzaren ahotik: «Confebaski eta CEN Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioari proposatzen diegu 50 langiletik gorako enpresa guztietan euskara-planak negoziatuko direla jasotzen duen akordio interprofesionala hitzartzea». Era berean, Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari dei egin diete neurri hori babestu dezaten, besteak beste, plan horiek aurrera ateratzeko inbertsio ekonomikoak bideratuz.

Enpresen gutxiengoa

EAE-ko ehun enpresetatik bakarrak du garatuta euskararen erabilera normalizatzeko prozesu eta egituraren bat. Beraz, EAEn 138.000 enpresa daude euskararen erabilera normalizatzeko inolako planik edo garapenik gabe.  Nafarroan are gehiago dira. %0,7k bakarrik dute euskara garatzeko prozesu edo egituraren bat.

Tamainari begiratuz gero, neurri txikiko enpresak dira gehienak. EAEn 2.000 batek gainditzen dute 50 langileen langa. Aitzitik, langile gehien pilatzen dituztenak dira: EAEko establezimenduetako langileriaren erdiak egiten du lan halako enpresaren baten. Antzeko proportzioetan dabiltza Nafarroan, kopuruz nabarmen gutxiago badira ere.

Horrek esan nahi du Hego Euskal Herriko enpresa jakin batzuek jarri beharko dituztela martxan euskara-planak, proposamena aintzat hartuz gero. Baina, gutxi izanagatik ere, irismen handia izango lukete: langileriaren erdiari eraginen lioketelako euskara-planek.

Gainera, datozen bi hamarkadetan erretiro asko etorriko direla ohartarazi du Aranburuk: «Hego Euskal Herriko langileriaren erdia erretiroa hartzeko adinean egongo da. Belaunaldi aldaketa bat gertatzera doa, eta abagune paregabea izango da eremu sozioekomikoaren euskalduntzea bultzatzeko. Kontrakoa gerta liteke, ordea: neurri egokirik hartu ezean, belaunaldi hori erdaldunduko dituelako eremu sozioekonomikoak. Eta, ondorioz, ezdeusean geratuko lirateke hezkuntzan belaunaldi hori euskalduntzeko egindako ahaleginak eta inbertsioak. Horregatik, gakoa izango da belaunaldi berri horren lan-munduratzeko prozesua».

COVID-19a eta gizarte erantzunkizuna

Pandemiak biluztu eta gordindu ditu lehendik zetozen gabeziak, oraingoan ere zaurgarrienak kolpatu dituelako gogorren, Bilbaok oroitarazi duenez. Hizkuntza-eskubideekin beste hainbeste gertatu da: «Berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean, euskal hiztunon hizkuntza-eskubideak urratu eta baztertu dituzte, kolpean».

Horregatik, krisiak dakartzan eta ekarriko dituen aldaketen norabidea aldatu behar dela ziur dira hiru erakundeak, aldaketa horien «motore» izanez. «Baita euskarari dagokionean ere, bai behintzat gizarte berdinzalego, kohesionatu eta demokratikoagoa lortu nahi badugu».

Kontseiluak ekainean aurkeztu zuen Geroa euskaratik adierazpenak jasotzen zituen bide hori urratzen hasteko zenbait neurri, eta ELA eta LABekin batera egindako proposamenak urrats bat gehiago ekarriko du. Hala esan du Lakuntzak: «Uste dugu badela garaia eremu sozioekonomikoaren euskalduntzean jauzia egiteko, eta, beste gai batzuetan gertatzen den bezala, gai honetan ere enpresa guztiek gizarte erantzunkizunez jokatzeko. Guztiz zilegi eta egingarria delako».

Era berean, Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari babesa eman dezaten eskatu diete, eta proposamena mahaigaineratzeko bilerak iragarri dituzte ELA eta LABek, patronalarekin zein administrazioarekin.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).