“EtorkiZUna- Pays Basque Terre d’accueil” web ataria martxan

Etorkizuna

Bizin etokinekiko elkartasunaren arloan ari den lan taldeak, EtorkiZUna, Ipar Euskal Herrian etorkinekiko  elkartasun web ataria martxan ezarri berri du, bertan aurkeztuak diren egitura guziekin elkarlanean.

EtorkiZUna web atariak biltzen ditu laguntzeko molde ezberdinak eta etorkinekiko elkartasunaren arloan ekiten duten erakundeak.

EtorkiZUna web atariak ahalbidetzen du etorkinei laguntza ekarri nahi duten pertsonei ekiteko moldeen deskubritzea eta laguntza molde horiek eramaiten dituzten elkarteetara bideratua izaitea, haiekin harremanetan sartzeko moldeak aitzinean emanez” esplikatzen du Biziren EtorkiZUna lan taldeko kidea den Doris Uebe-ek. “Web atarian bilduak diren hainbat laguntza dira denbora, gaitasunak, janaria, jantziak, dirua, aterpea, jarraipena, etab. eskaintzea”.

Zergatik EtorkiZUna? “Zu” eta “Etorkina” hitzak batzen dituen EtorkiZUna hitzak erran nahi du “Geroa” euskaraz. Zeren etorkinekiko egiazko harrera eta integrazio politika batek Euskal Herrian, munduko beste eskualdeetan bezala, gero baretu, uros eta solidario baten eraikuntzan parte hartzen du.

EtorkiZUnak, Ipar Euskal Herrian ekiteko diren molde ezberdinei buruzko informazioen zentralizatzeko behar garrantzitsu bati erantzuten dio.  

Ipar Euskal Herrian etorkinen gaia bizkortu da eta gaur egun denbora luzean kokatzen da, antolakuntza behar berriak agerian emanez. Duela zonbait urte jadanik, elkarte eta kolektiboak egituratzen ari dira eta laguntzaileak beren lurraldean antolatzen dira, elkartasun ekintzen gauzatzeko. “Gaur egun, laguntza ekarri nahi duen pertsona batentzat zaila da diren ekintza moldeen eta elkartasun sareen ezagutzea.  Horregatik, Bizik koordinatu du web atari horren plantan emaitea, hainbat elkarte eta kolektiborekin.  EtorkiZUna egiazko informazio datu base bat da, ekiteko!”  zehazten du Doris Uebel-ek.

Azaroaren 5ean,  François Gemmene, GIEC-eko kidearekin, Oumarou Ibrahim, Tchad-eko geografo eta militantearekin eta Thomas Sommer-Houdeville, soziologian ikerlari-erakaslearekin,Klima aldaketa eta migrazioa” bideo-hitzaldian, Bizin etorkinekilako elkartasunaz ari den lan taldeko kideek tresna berri hori aurkeztu dute.

Web-atari elebiduna eta parte hartzailea. Magali Etcheverriak, EtorkiZUna web atariaren garatzaileak esplikatzen du: “Euskaraz eta frantsesez den tresna honek elkarte edo kolektibo baten atxemaiteko parada emaiten du 3 molde ezberdinetan: norbanakoak emaiten ahal duen laguntza motaren bidez, ekiteko xedea den gunetik, mapa interaktibo bat lagun, eta, erakunde ezberdinen aurkibidearen bidez”. Webgune hau parte hartzailea izaiteko gisan eraikia da. Erakunde bakoitzak parte hartzen ahal du gaur eguntzean, gertakizun baten gehitzean. Beste erakunde batzu  iniziatiba horri beti juntatzen ahal dira, plataforma ahal bezain osatua izan dadin, etorkinekiko elkartasun sarearen aurkezteko momentoan.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).