BAKEGILEAK
Denbora badoa! Orain presoak! Uztailak 10 mobilizatzen gira! 31 urte, 31 km! Bete dituzten kartzelako urteak bezainbat kilometro eginen ditugu uztailaren 10ean. Baionatik abiatuko gira 8.00etan. Ibiltariak Angelu, Biarritz, Bidarte eta Getariatik pasako dira. Heltzea Donibane Lohitzunen: manifestazioa arratsaldeko 5etan « Zaldien digatik », Luis XIV plaza arte.
31 urte 31 km.. Argibide teknikoak.
Martxak 31 km egiten ditu, Baionatik abiatuz, Angelu, Biarritz, Bidarte, Getari trebeskatuko ditugu. Donibane Lohitzunen bukatuko da manifestaldi batekin hitzordua arratsaldeko 5etan Zaldien digatik. Martxa nagusiki itsas bazterretik pasatuko da, eta bere zailtasun bakarra da luzea dela. 5 etapa eta hitzordu desberdinekin antolatu dugu (ikus azpian). Etapa batean edo gehiagotan parte hartu nahi baduzu izena emaitea aholkatzen dugu. Etapa osorik ere ez baduzu egiten izena eman, bitarteko hitzorduak badira, horrela parte hartzaile kopurua aurreikusten ahalko dugu antolaketarako. Izena eman hemen : https://forms.gle/g1tznQk2P3rQHGmj6
Osasun egoera ikusirik, parte hartzaile guziei ura eta jatekoa berarekin ekartzea eskatzen diegu (urari dagokionez martxaren ibilbidean ura hartzeko guneak izanen dira baita logistikak aurreikusiko du ur kopuru bat badaezpada). Eguerdiko bazkaria pik-nika izanen da, bakotxak berea ekarri beharko du, Biarritzeko Atalai gunean eginen dugu.
Martxa osoan sokorritzaile ekipa bat izanen dugu gurekin. Ez ahantz uda betean girela, beraz eguzkitako krema, txapela eta ur kantitate bat aurreikusi (bederen litro bat) otoi.
Parte hartzaile bakotxa antolatu beharko da abiatze gunera hurbiltzeko baita helmugatik sartzeko (ez dugu nabetarik antolatzen jendea berriz ekartzeko, halere ibilbide osoan Chronoplus, autobus eta treina hartzen ahal da erreski).
Ibilbidea:
1.Etapa Baiona – Angelu La Barre (6km, 8:00-10:00)
– 8:00 abiatzea Roland Barthes zelaigunean (Material banaketa, abiatze argazkia, hitz hartzea). Abiatzea 8:30tan izanen da.
– 9:15 Portuko itzulgunea (France Asia)
– 9:45 Laket portua Angelu
– 10:00 La barre Angelun heltzea pausa 15 min.
2.Etapa Angelu – Biarritz (7km, 10:00-12:00)
– 10:15 La barre Angelu
– 11:00 Amodiozko ganbararen kioskoan
– 11:30 Biarritz Itsas argia (Enperatrizaren bulebarreko bide gurutzean)
– 11:45 Palazio hotela (itsas bazterreko pasalekuan)
– 12:00 Heltzea Atalaian (bazkari pik-nika oren 1)
3.Etapa Biarritz – Bidarte (7km, 13:00-14:50)
– 13:00 Portu zaharra Biarritz
– 13:15 Itsas bazter ederra plaza Biarritz
– 14:00 Ilbarritzeko itzulgunea (Bidarte sartzea)
– 14:35 Heltzea Bidarteko plazan (pausa 15 min)
4.Etapa Bidarte- Getari – Akotz (5km, 14:50-16:00)
– 14:50 Bidarteko plaza
– 15:20 Uhabia hondartza
– 15:35 Getariko portua
– 16:15 Akotz Lafiteniako itzulgunea
5.Etapa Akotz – Donibane Lohitzune (5km, 16 :15 –18 :00)
– 16:15 Akotz Lafiteniako itzulgunea.
– 16:30 Erromadi hondartza
– 17:00 Zaldien diga MANIFESTAZIOA (Thiers boulebarra / Victor Hugo boulebarra / Portua / Luis XIV plaza)
– 17:45 Hitz hartzea Luis XIV plazan
Izena eman hemen : https://forms.gle/g1tznQk2P3rQHGmj6
Ekimen parte hartzailea…
Joan den asteburutik Baiona eta Donibane Lohitzuneko erdiguneak 31km ordura mugatuak dira ! 31km ordu ?
Uztailaren 10eko martxara arte iraunen duen ekimen parte hartzaile bat bultzatu nahi dugu, Ion Parot, Jakes Esnal eta Unai Parot 31 urte preso direla salatzeko. Ekimen sinplea da : herri zentro guzietan diren 30km orduko panelak moldatu 31km ordura. Horrela, ez dugula onartuko preso hauek urte bat gehiago preso egotea aldarrikatu nahi dugu, aski da ! Denbora badoa ! Ion, Jakes eta Unai gurekin !
Nola parte hartu 5 etapatan:
1- Gurekin harremanetan sartu pegatinak berreskuratzeko [email protected] edo inprimatu erantsia den prototipoa (esku lan piskat)
2- Zerrendatu zure herriko 30km oduko panelak.
3- Kasu panel batzuk gora dira beraz aurreikusi zurubi bat, edo pertsona baten gainean igotzea… (ikus argazkiak)
4- Eman pegatina 0-a gainean edo inprimatu duzun prototipoa moztua itsatsi.
5- Hartu argazki bat eta igorri [email protected] (argazkian agertu behar dira parte hartzaileak eta paper bat nun idatzia den zuen herria eta #letempspresse #OrainPresoak)