Bakegileak
Bakegileek dinamika mobilizatzaile indartsu eta determinatu bat martxan emaiten dutela iragarri dute, urtarrilaren 8ko mobilizazioa fase berriaren abiapuntua izanen delarik. Egun hortan, 3 zutabe Baionako 3 toki esberdinetatik abiatuko da arratsaldeko 3 etan, Lauga, Geltokia eta Euskaldun plazatik. Baionako karrikak zeharkatuak izanen dira berantago komunikatuko den toki batean bukatzeko.
Desobedentzia zibiletik pasako den fase berri honek, bolondres guztien engaiamendua eskatuko du, bakoitza bere heinean eta maila ezberdinean. Dinamikan aktiboki parte hartu nahi duten guztientzat, izena emateko parada izanen da urtarrilaren 8ko mobilizazioan. Parte hartzaile guziei arrabotsa egiteko tresnak (kasola, sirenak, danborrak, etab.) ekartzea galdegina zaie.