Frantzia eta arraza

Frantziako Nazio Biltzarra
Frantziako Nazio Biltzarra

Duela denbora gutxi «arraza» hitza Frantziako Errepublikako Konstituzioaren testutik kendu dute Lege Biltzarrean izandako bozketa baten ondotik, hitz madarikatu horrek ukatu ezinezko sarraskiak eta makurrak munduari ekarri zizkiolakoan. Bigarren Munduko Gerlan gertatu gizahilketak, Armeniako genozidio ukatua, Estatu Batuetako beltzen bazterketa eta Hego Afrikako apartheid ideologia ezagutu ondoren, asmo ona izan dela zihur egon gaitezke.

Filosofoek dioskutenez, lau mail baditu arrazismoak:

1. Gizakundea arrazatan zatiturik dagoela sinhestea;
2. Gaineko eta beheko arrazak daudela pentsatzea;
3. Goiko arrazek behekoeri manatu behar diotela defendatzea;
4. Goiko arrazek behekoek suntsitzea baimentzea.

Emandako lehen maila arrunta eta lanjerik gabea dela pentsatzen dut, guztiz zientifikoa dela eta politika ezkor batera ez garamatzakelako. Itxura desberdinetako jendeez gizakundea osatua den arren, bakoitzak errespetua merezi duela pentsatzea ez zait batere ezezkor. Horren ondoko mailak naski arbuiagarri dira.

Ameriketako estatu askotan, nortasun agirietan dokumentuaren jabearen argazkiaz gain, haren arraza zer den (Xuri, beltz ala meztizu) jartzen dute. Baina bazterketa egiteko ordez, dokumentuaren jabea galtzekotan edo bilatu behar izatekotan ezaugarri berezi bat adierazteko baizik ez omen da xedea.

Arestian emandako lehengo kasuan ez omen da periltsua edo txarra arraza hitza erabiltzea, non gaur egun mugimendu “arrazista” berriek “gizakundearen salbatzeko” arrazismoa on dela aldarrikatzen baitute. Hala ere, Hego Afrikako Apartheid-a eta Alemania naziaren laudatzen duten sasi jakintsu horiek ez dira fidagarria eta kezkak sortzen dizkigute. Haien asmoak gertarazten dituzte “Nosostros los racistas” liburuan, Europan Espaina Frankistak bakarrik baimentzen zuena.

Frantziako kasuan periltsuagoa dena arraza eta ethnia gauza berdintzat jotzea. Ethniko kontaketa ezezkorra eta kondenagarria zaio Frantziako jakobinismoari; Frantziako biztanlegoan judutarren, arabiarren, berberoen eta abarren kontaketa egitea tabu bat bihurtu da, gizarteari buruzko estatistikak baizik ez diren arren. Hala ere hizkuntza , kultura eta ohiturei dagokie ethnia, fisikoa eta biologiari arraza dagokielarik.

Lapurdiko Bastida Klarantzan ibiltzean, herri honetan garai batean zenbat frantses kaskoin eta euskaldun bizi ziren erakusten duen idazki bat ikus dezake edonork. Naski Frantziako jakobinismoarentzat gauza lotsagarria da, gizonen arteko desberditasunak egiten direlakoan. Bainan kultura eta ohitura desberdinetako gizakiak ez ote du gizakundearen aberastasuna egiten? Baiezkoan nago eta horren onhartzeak ez du baztertzen enda guztietako gizakiek eskubide berdinak ukan ditzaten. Hau da duela hogoita hamar urte Bretainako abertzale batek azpimarratzen zuena: gizaki bat desberdin izan arren, eskubide berdinak ukatea ulergaitza zaio Frantziako jakobinismoari.

Historia modernoan arraza hitza testu eta mezu politiko zenbaitetan atxemana izan da.

Sionismoaren oinharrien arabera judutar guztiek Israelera joaiteko eskubidea badute, haien hizkuntza edo arraza zer-nahi izan ere. Horrek frogatzen du naziek eta antisemitek bakarrik judutarrak arrrazatzat jotzen dutela.

Dia de la Hispanidad” gaur bihurtu den “Dia de la raza” ospatzen da Espainian urte guziz urriaren hamabian, bainan abertzale euskaldunek hortan parte hartzeko arrazoirik aitortzen ez dutelarik, euskaldunok arrazistak garela gogor salatzen dute.

Dia de la Raza... Dia de la Hispanidad bilakatu dena
Dia de la Raza… Dia de la Hispanidad bilakatu dena

Itxasun ENBATA alderdiaren sorrera isladatu zuen deklarapenan “Lurraren, arrazaren, mintzairaren ohituraren aldetik herri bat gara” esaldiak naski gobernatzen gaituzten jakobinoen hasarrea piztuko zuen, abertzaletasuna eta arrazakeria gauza berdintzat joz. Bainan askoz oker eta ezekorrago izan zen XIX garren mendean Frantziako Heziketaren Fundadorea izana zen Jules Ferryk “Behe mailako arrazak zibilizatzeko frantsesa hedatu behar da” esaldi famatua.

Honetaz gainera, Frantziar jakobinismoak dakarren izargorik handiena “gutxiengo ikuskorrak” izatean eta denbora berean “arrazak” ez izatean datza.

Beharbada “arrazismoa” arestian aipatu lehengo mailan erabilia izan da sionistek eta euskal abertzaleek; espainiolek Euskaldun, Katalandarren eta Galiziarren nortasuna ezabatzeko erabili dute; bainan Frantxesek aldiz bigarren mailakoa erabili dute. Gaur hitz madarikatua oso osorik ezabatu nahi izateak ez ote da iraganaldietan ukan zuten edo oraindik bizirik dagoen pentsakera bat haizatzeko? Ez gaude urrun, Frantziako gizartean bizi bizirik baitago arrazismoa, ukatzen duten arren.

Bere blog batean Izko Serranok esaten zuen bezala: « arrazarik ez da, bainan arrazismoa bada; ethniarik ez da, bainan ethnozidorik bada”. Esladi honetan isladatzen da Frantziako jakobinismoa.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).