Euskal Herriko bake prozesua urgentziaz aitzinarazi behar da

Bakegileak

Ostiralean, maiatzaren 20an, Baionako Auzitegian, 25 Bakegilek Desobedientzia zibileko ekintza burutu dute Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaeren kontra agertu den PNATen jarrera mendekaria salatzeko. Ekintza bukaeran, Bakegileek eta Bake Bideak, Giza Eskubideen Ligaren sustenguarekin,  ekainaren 11n, Baionan antolatzen duten manifestaldirako deia berretsi dute.

Bakegileak1

25 ekintzailek okupatu dute Baionako Auzitegiko sartzea. Haietako hainbat elkarri katez lotu dira. Ekintzaren helburua Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaeren kontra agertu den PNATen jarrera mendekaria salatzea  izan da. Poliziak 19:00etan kanporatu ditu militanteak, kateak babesteko hodiak moztu behar izan dituelarik.

Bakegileak2

Apirilaren 8an 32 urte zeramatzaten preso Jakes Esnal, Jon eta Unai Parot-ek. Salbuespen neurriak arbitrarioki aplikatu ez balira jada libre izaiten ahal ziren 3 euskal presoak.

Egiaren tenorea heldu da Jon Parot eta Jakes Esnalentzat. Bi auzialdi iragan dira maiatzaren 13an Jonentzat eta  19an Jakesentzat beren baldintzapeko askatasunaren galdeen ikertzeko. Deliberazioak ekainaren 9an emanak izanen dira Jakesentzat eta ekainaren 15ean Ionentzat. Biak 70 urtetik gorakoak dira, horietatik 32 kartzelan iraganak, libratze horiek emanak izan behar dira.

Bakegileak3

Aieteko nazioarteko bake konferentziatik hamar urte baino gehiago iragan direlarik, prozesua oraino blokatua da bi errealitateren aitzinean. Euskal jendarte bateratuaren hutsik gabeko engaiamendu demokratiko eta anitza, frantses agintarien mespretxuaren eta isiltasunaren kontra.

Errepublikako Presidentea ezin da aitzineko agintaldian bezala axolagabe eta isilik gelditu. Gobernu berria izendatua den une honetan, Euskal Herriko bake prozesuari egokitua den zinezko politika penala eskatzen dute ekintzaileek.

Deliberazioaren bezperan, Bakegileek eta Bake Bideak, Giza Eskubideen Ligaren sustenguarekin, manifestazioa antolatzen dute ekainaren 11n, Baionan. Lurralde honen batasunaren adierazpen berritua izanen da, hautetsiek eta herritarrek bake prozesua sustengatzen dutela eta aitzinarazi behar dela erakusteko.

Tenorea da!

 

Ekainak11

Ekainaren 11ko eguna ongi antolatzeko 100 bat laguntzaile beharrezkoak dira. Bai manifestaldi denboran sekuritatean, baita ostatu eta jatekoan kontzertu gunean Patxa plazan.

Denen parte hartzea beharrezkoa delako ez duda izena eman hemen klikatuz!

Ekainak11Laguntzailea

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).