Textes dits lors de la messe des obsèques de Jakes Abeberry, le 5 décembre 2022, ainsi que lors de l’hommage public qui lui a succédé.
Jean-Louis Laka
Iparraldeko abertzaleon akulu biziki ona,
Jakes, obratu duzu hain luzaz izigarri lan sakona.
Jaunak zeruan onartu gabe ez zaitzala abandona
Euskal Herriko historiara igana zaren gizona.
Larrazkenean erori zira itzal haundiko haritza,
bainan oraino hemen gaudenon eskutan utzirik giltza:
eraikitzeko lanetan jarrai, etsaiekin ere mintza
betiko herri euskaldunari segurtatzeko bizitza!
Nolazpait behar baita askatu ateka gaixtoetatik,
hainbeste dohain bazinituen, Jakes, gazte denboratik.
Zenbat batasun ez dira sortu zure ekimenetatik
Jaunak sarista zaitzala orain zure ekarpenagatik!
Nola galtzetik beiratu eta prestatu etorkizuna?
Jakes, zu zinen norabidea erakutsi zeniguna.
Jainkoa, eman gazteriari kemena eta zentzuna
Euskal Herriak ardiets dezan laster bere gaintasuna!
Doinua: Hara nun diran (Iparragirre)