Euskaldunen erresuma

Antso III.aren Nafarroa heriotzaren unean (1035)
Antso III.aren Nafarroa heriotzaren unean (1035)

824an sortzen da Iruñeko erresuma, Ebro aldeko baskoi musulmanen laguntzarekin. Bi aitzindariak, Eneko Arista eta Musa ibn Musa, elkarren askazi dira. Baina horien ondokoek kartak nahasiko dituzte. Beraz nafar kristauek usu buru eman beharko dute mahomatar armaden erasoei. Guduka handirik galduko dute, hala nola Junkera Ibarrekoa 920an. Almanzor edo Al-Mansurrek euskaldunak sei aldiz erasanen ditu, bi aldiz Iruñen sartuz. Baina 1002an hiltzen da, eta ber denboran agertzen zaigu Antso Handia (1004-1035). Antso III. horrek Euskal Herriari aire puska bat emanen dio, gerlaz baino gehiago musulmanekiko tratuz eta kristau handikien arteko ezkontzaz.

Konpostelarako bidea Europari segurtatuko dio, arte erromanikoa zabalduko du, beneditar erreforma bere lurretan hedatuko. Hor euskaldunen indar nagusia Iparraldetik Hegoaldera pasatuko da, mila bat urtez hemen Garonaraino egonik, lehenik Akitania zaharrean, gero Novempopulanian, ondotik Baskoniako dukerrian, azkenean Gaskoniako printzerri subiranoan.

Ondoko erregealdietan Gaztelako erreinua beti barrandan egonen da Iruñekoari begira, hea zein lur, hiri edo gaztelu hartzen ahalko dion, eta zergatik ez, noiz bera osorik irentsiko duen. Emeki bada emeki, euskaldunen erresuma min bizi batek bezala janen du hegoaldetik eta mendebaldetik. Jarraian Gaztelak kenduko dio Gaztela zaharreko izkin euskalduna: Burgosko ekialdean, Atapuerkatik Ebrorako zatia; 1173an eskuin aldeko Errioxa; 1200 inguruan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Durangaldea; 1512an Fernando Katolikoak geldituko den hondarra hartuko du, eta 1515ean Gaztelari lotuko. Karlos enperadoreak 1530 irian Nafarroa Beherea ezin zainduz bazter utziko du, eta hau legezko errege-erreginen esku egonen da, Bearnoko jaurerri subiranoarekin batera… Baina goazen urraska!

Antso Azkarra (1194-1234) azken errege baskoia izan zen, hots euskalduna, zorigaiztokoa gainera. Gaztelako erregeak mendebaldeko hiru lurralde hartu zizkion: Araba, Gipuzkoa, Bizkaiko Durangaldea, eta hona nola: 1199an, nafar erregeak txango bat egin zuen Marokora, eta Gaztelakoa aukeraz baliatu zen Vitoria / Gasteiz hiriaren setiatzeko. Zazpi hilabeteren buruan, goseak tinkaturik, gasteiztarrek amore eman zuten 1200 urtean, Antsoren baimena erdietsi ondoren. Araba harturik, ber urtean Gaztelakoak Gipuzkoa beretu zuen baldintza ilunetan, eta Durangaldea. Bizkaiko Diego Lopez de Haro jaunak Gaztelako errege harraparia lagundu zuen. Gipuzkoarekin batera itsasorako bidea galdurik, Antso Iparraldetik beste aterabide baten aurkitzera lehiatuko da, eta laster lortuko du. Bere arreba Berengera esposatu duen Richard Coeur de Lion / Rikardo Lehoibihotzak eman dio Lapurdi lurraldeko ekialdea, berantago Nafarroa Beherea edo Baxenabarre deituko dena, eta horko ibaiak Aturrira jalgitzen dira. Laster Baiona Nafarroaren itsas portua izanen da gure erregeen eta Akitaniako duke ingelesen arteko tratuz. Haurrik ez ukanez, koroa Blanca arrebaren semeari utzi beharko dio, hots Champagneko jaun konde gaztea den Thibaud / Teobaldo 1.ari. Hori bezala, ondoko subiranoak franko-nafarrak izanen dira, baina populua euskalduna da, « lingua navarrorum » mintzo du 1167ko dokumentu ofizial baten arabera, eta XVII. mendean oraino euskara Nafarroako « lengua nacional » bezala ikusten du Jose Maria Jimeno Juriok bere « Navarra, Historia del euskera » liburuan.

Hortik ene titulua, « Euskaldunen erresuma« . Badakit mendebaldeko hirur lurraldeetan, bereziki Bizkaian, herritar batzuk ez daudela ikuspegi horrekin bat, eta ulertzekoa da: horien arbasoak Gaztelako erregeen azpiko zeuden Erdi Arotik, eta behin baino gehiagotan Gaztela zerbitzatu zuten Nafarroaren aurkako gerletan, bereziki 1512ko konkistan eta horren ondoko guduetan: etsenplutzat hor dugu Iñigo Loiolakoa. Iparraldean ordea nafarrak gara: baxenabartarrak zuzenka eta « de jure« , lapurtar eta zuberotarrak zeharka eta « de facto« : beraz hemendik ezin dugu historia mendebaldetik bezala ikusi. Euskal Herria ez da Bidasoan gelditzen, eta euskaldunak omen gara gu ere. Erran gabe doa?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Euskaldunen erresuma »

  1. Iduritzen zait bi kontakuzun ditugula herri honetan, guziz bat egiten ez dutenak:
    – bata euskaltasunean oinarritua, baina ‘de facto’ Erribera baztertzen duena, bere historia bereziarengatik. Badakit Erriberan euskara bultzatzeko ekimenak daudela eta meriturik ez zaie falta, badakit ere duela ez hainbertze Erriberan bazegoela egiazko euskalzaletasun bat, baina gaurko egoera ez da baikorra. Helburua ez baita bihar lortuko, bitartean Erriberak euskalzaletasun nabarmenik gabe eta hegora begira jarraitzen du, eta garbi ikusten da hauteskundeen emaitzetan.
    – bertzea historian eta Nafarroako estatuan (erresuman) oinarritua, baina ‘de facto’ Bizkaiaren ipar eta mendebaldea baztertzen dituena, eskualde hori ez baitzen Nafarroaren parte izan (Durangaldea ez bezala, ez banaiz tronpatzen), eta diozun bezala haien jaunak Gaztelaren alde lerratu baitziren, Nafarroaren aurka. Kontakizun honetan, Errioxak adibidez baditu Bizkaiak baino argudio gehiago bere Nafartasuna aldarrikatzeko.
    Errexago litzaiguke Nafarroa euskaldunen erresuma garbiki izan balitz, baina apustu ausartegia iduritzen zait hori aldarrikatzea. Izan dira mendebaldeko euskaldunak Nafarroatik kanpo, eta izan dira (eta badira) ez-euskaldunak Nafarroaren barnean. Antton Kurutxarrik oroitarazi bezala ere, Nafarroa erasotu duten bizkaitarrak egon ziren, haien parean Nafarroaren askatasunarentzat hiltzeko prest biarnesak ere egon ziren bitartean.

    Kontakizun horietarik bakoitzak baditu bere indarrak eta ahuleziak, baina ez batak ez bertzeak ez ditu batzen Getxo eta Tuteraldea kontakizun berean. Horrek kezkatzen nau: Getxon lagunak ditut, eta Tuteraldetik datorren nere elikaduraren parte esanguratsua herriko elikaduratzat dut. Nolazpait biak nere lurraldean dira. Nolako kontakizuna behar dugu biak bateratzeko?

Les commentaires sont fermés.