Jantegietan eragin, klimaren eta haurren osagarriaren alde!

Urtarrilaren 28an larunbatez, Bizi! eta Hitza Hitz-eko begirale ekologistek, jantokietan elikamolde sanoago eta ekologikoagoen aldeko kanpainaren baitan, “Jantokia: klima eta haurren osagarriarentzat palanka!” mahai-ingurua antolatzen dute. 10:00etarik 12:00etara (harrera 9:30ean eta haurren xokoa apailatua) iraganen da Bidarteko Jean Jaccachoury lehen mailako eskolan, eztabaiden ondotik janari-mahai bat eskainia izanen delarik.

Mahai-inguru honetako hizlari nagusiak Isabelle PargadeHazparneko auzapeza eta biharko laborantza eta elikaduraren Euskal Elkargoko presidenteordea, Christelle LabordeBidarteko Haurtzaro eta Gazteria saileko arduraduna, eta Hélène LabrosseLekorneko jantegiaren aldaketan buru belarri sartua den burasoa, izanen dira.
Zailtasunak eta aterabideak eztabaidatuko dira, jantokiak animalia produktu gutiagori eta hobeagoei buruz bideratzeko, elikagaien xahuketa murrizteko eta tokiko elikagai biologikoen presentzia handitzeko, haurren osagarriaren eta klimaren onerako.

2020an, 46 Herriko Etxe eta Euskal Elkargoa engaiatu ziren, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatuz, “Kolektibitatearen jantokietan tokiko menu biologikoen eta hautu begetarianoaren alde ekitera”. Gure egungo jan-moldeak frantses Estatuko karbono aztarnaren ¼ ordezkatzen du animalia produktuen gehiegizko kontsumoaren ondorioz.Alta, joan den irailean, 9 jantokik ez zuten asteko bazkari begetarianoa eskaintzen, legea urratuz. Gainera, jarraituak diren 15 hirietatik bik baizik ez dute Proteinen Dibertsifikazio Plan eraginkorra plantan eman. Azken 4 urteetan beharrezkoa den plan honek animalia-proteinaren partea murriztea eta landare-proteinarena handitzea du helburu. Gaur egungo animalia-produktuen gehiegizko kontsumoak eragin handia du haurren osagarrian eta hunkitzen dituen lurraldeetan.

Geldirik egotearen arrazoiak?
“Haurrek ez dituzte maite plater begetarianoak”, “ez dugu planetaren bestaldetik heldu den soja ultra-prozesaturik nahi”, “eskasak ukanen dituzte”. Ohituren pizuaren eta uste komunen nahasketa…

Alta, posible da!
Biziren eskoletako jantokien inguruko desmartxa eredugarria den Herriko Etxe batetarik inspiratua da. Hain zuzen ere Mouans-Sartoux herritik: bertan eskolako haurrei astean 2 otordu begetariano eskaintzen dira eta elikagaien xahutzea %80ez murriztu da.

Bere arrakastaren gakoa?
Herriko Etxeak jantokietara joaten diren edo jantokietan eragiten duten pertsona guziak integratuz ekin du. Laborariekin haurren sentsibilizaziotik hasiz, jantoki zerbitzuen formakuntzara, edota burasoendako eta biztanleendako kultur ekitaldien bidez, hori guzia beren lurraldea garatzeko deliberatuak diren hautetsien bultzadari esker.Ondorioz, eragile (hautetsi, funtzionario, buraso eta herritar) ezberdinen arteko trukaketa tarte baten bidez, lurraldearen elikadura metamorfosia bizkortu nahi du Bizik.

Bizik jantokiek osatzen duten palanka hori aktibatu nahi duten pertsonei topaketa berezi honetan parte hartzeko izena emateko gomita luzatzen die.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).