Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: txosten osoa sarean da!

Asteazkenean martxoaren 22an, Biziko 11 militantek ekintza ikusgarria burutu dute Baionako katedralen Ipar Euskal Herriko hautetsiei larrialdi klimatikoaren heinean ekin dezaten galdatzeko!


Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Egunaren harira, Bizik Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko kargualdi-erdiko sintesia zabaldu du, Metamorfosi Ekologikoaren Ituneko ekintzen gauzatzeari buruz Herriko Etxeen aitzinatze maila zehaztuz. Hitza Hitz batzordeko herritar begirale ekologikoek Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko txostena zabaltzen dute orain.

­

­ Zer atzemanen duzu kargualdi-erdiko txostenean?

Herriko Etxeek igori jarraipen-fitxak aztertuak izan dira Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoera baloratzeko erronka ekologikoen premiari begira. Itunaren gai bakoitza sakondua da, behaketa orokorra egiten duen eta Herriko Etxeen mailako palankei arreta ematen duen kapitulu batean.

Segituak diren 56 Herriko Etxeen fitxa ere aurkituko duzue, metamorfosi ekologikoaren puntuazio zehatza eta begirale ekologikoen oharrak biltzen dituztenak. Azkenik, gardentasun eta pedagogia xedearekin, eranskinean, besteak beste, begiraleen ebaluazio-gida bada, Itunaren ekintzak ebaluatzeko metodologia eta baremoa zehaztuz, gai bakoitzeko gida-orriak badituelarik ekintza bide zehatzak emanez eta Herriko Etxeei buruzko informazioak biltzen dituzten taulak, ebaluaziorako erabiliak izan diren datuekin.

Kargualdiaren segidarentzat ekintza-planak.

Erronkei buru egiteko, Bizik segitzen dituen 56 Herriko Etxeak gomitatzen ditu Klima Plana Herriko Etxe mailan deklinatzeko ekintza-planaren plantan ematea, epe eta baliabide zehatzekin. Ituna izenpetzean, horietatik 46k jadanik hartu zuten kargualdiaren hasieratik halako plan bat egiteko engaiamendua. Prozesu honetan laguntza lortzeko, Euskal Elkargoko Energia Trantsiziorako eta Ekologia Plangintzarako Idazkaritza Nagusi berriarekin harremanetan sartzea gomendatzen du Hitza Hitz Batzordeak.

Ekintza plan honetan Herriko Etxeek duten engaiamendu mailari buruz pundua eginen da urriaren 7an eta 8an, klimaren erronkari buru egiteko engaiatua den lurralde baten aldeko mobilizazio kolektiborako Euskal Herria Burujabe 2023ren karietara.

Txostenaren bilduma hemen aurkituko duzue:   https://bizimugi.eu/eu/izenburua-kargualdi-erdiko-egoera-ekologikoa-bizik-ekintza-egituratzaileen-aldeko-deia-egiten-du

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).