Milesker Grazi


Terexa LEKUMBERRI

Ortzaize Ibarnian sortu hintzen duela 72 urte…
Herri hau maitatu dun, ta biziki uros hintzan azken urte hauetan ezagutu duen berpizteaz.
Gaztetik ohartu haiz, bete-betean bizitzeko, Ortzaize baino zabalagorik behar huela.
Zabalago hori Euskal Herria zunan.
Hire euskalduntasuna? Normala zunan, euskaldun sortu baihiz, eta euskaraz hazia izan, ahalgerik gabe.
Hire kontzientzia politikoa? 1970. hamarkada hastapenean piztu zaun, Burgoseko auzia zela, errefuxiatuen aldeko lehen gose grebak, borroka armatuaren hastapenak ipar Euskal Herri hontan etabar.
Hortik goiti, engaiatu hiz… euskara eta Euskal Herria, hots hire izaitearen zati bat, arriskuan senditu ditunalakotz.
Engaiamendu horrek sentsu eman din hire eguneroko biziari. Eta herri huntan, Ortzaizen, ukan dunan inplikazioari ere.
Hire ofiziotik hasiz. 40 urtez, ez hiz erizaina bakarrik izan, etxeko norbait izan hiz. Egiten hintuen gauza frango, ez zitunan erizain ofizioari lotuak, bainan bai, hik, hire buruari ematen hion funkzioneari. Xahar bat artatuz, maitasuna erakusten hion, autonomia erakasten, duintasuna ekartzen, etxean egoiteko aukera edo posibilitatea ematen, eta bide beretik etxe hori xutik egoiten laguntzen. Hiaurek erraiten huen bezala, herriarekiko maitasunak beste dimentsione bat ematen zinan hire lanari.
Nola ez aipa Garbi batasunaren barnean eraman ditunan borrokak, herritarrei eman ontasunak, herritarenak egon ziten. Hortzez eta haginez defenditu ditun eta aitortu behar dinat ilusio batzu galdu tunala, zauritua izan hizala, jendeen gan huen konfiantxak animaleko ukaldia hartu duela. Baina abertzaletasunak egunerokotasun horren jasaiten lagundu hiu. Eta ikasia hien, mementu zailetan, «zangoak hemen eta burua beste nonbait izaiten».

Ez niken bururatu nahi, Grazi, heriotzeari buruz eraman ditunan gogoetak aipatu gabe.
Ortzaizeko ainitz familia lagundu ditun azken urrats hortan, ainitz hil beztitu eta apaindu. Heriotza, besten heriotza, etxekokua huen. Miresten huen xahar batzuen duintasuna, pentsatuz : «gai izanen ote niz, ni, ene herioari hola begiratzeko?».
Erraiten huen heriotzak diola biziari egiazki balorea emaiten, prest egon behar genuela «gerrikoa gerrian eta lepokoa lepoan». Eta errito berriak asmatu behar genituela. Hori ere, gure herritar ta euskaldun eginbidea zela. Funtsean, azken agur hau, hiaurek antolatu dun, hastetik buru, erranez hire lagun batzuek, Mizel Bergouignan edo Mizel Berokok, ez zutela xantza hori ukan eta nahi huela gaurko hau ondokoendako eredu izan zadin.

Zenbat aldiz ez tun erran hiltzea baino aise tristeago zela hilik bizitzea.
Ez huen bizitasuna eskas Grazi. Hire barneko haserrea hire bizitasunaren araberakoa zunan. Hiretako ez zunan maitasunik borrokarik gabe, ez eta borrokarik maitasunik gabe. Horiek zitunan hire nortasunaren bi kontrarioak, astialak bezain maitagarriak.
Milesker Grazi, hintzanari leial egonik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Milesker Grazi »

Les commentaires sont fermés.