« Nazio » bat egin

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

« Nazio » bat egin ote daiteke umiliazio logikatik ateratu gabe? Ikerketa webgune batetik ateratzen dut galdera. Artikulu batean, Picardie eskualdeko unibertsitateko historialari batek galdera hau pausatzen zuen aipatuz ze nolako jarrera duen Frantziako poliziak edo bere osotasunean Frantziako Estatuak immigrazio belaunaldietatik sortuak diren gazteen aitzinean. Bere artikulua idazten zuen Emmanuel Macron presidentearen hitz batzuen ondotik. Ikertzailearen arabera, Frantziak joan den udan ezagutu zituen jazarraldiek (Nahel gaztearen erahilketaren ondotik) lotura bat dute ikuspegi post-kolonial batekin.

Bi hitzez eta karikaturan sartu gabe, artikuluan idazten du nagusiki etorkinak bizi diren auzoetan, poliziak eramaten dituen kontrolak edo segurtatzen duen egoera lot daitezkela frantses kolonietan aplikatzen ziren pentsatzeko eta egiteko moldeekin. Hari beretik, Macron presidenteak leitmotiv bat agertu du : « faire nation ».

Azpimarratzekoa da errezeta berezia duela prozesu hau gauzatzeko, osagai batzuk partekatzen ditu mugimendu abertzalearekin aipatzen duelarik printzipio batzuen transmisioa edo hizkuntza edo kulturaren garrantzia.

Historikoki, « nazio bat egitea » borondate bat da, Ernest Renan idazle eta historialari frantsesak erraten zuen bezala, « eguneroko plebiszitua« . Prozesu kolektiboa da, desafioa baita egitura politiko bat osatzea, kontuan hartzen duena lurralde bat eta han bizi den populazio edo jendarte anitza. Frantziako presidenteak eskola ikusten du oinarri bat bezala nazioa berriz sortzeko, aipatu ditu bereziki Historia programak. Bistan dena, holakoetan, Historia beti deitua da gauzak konpontzeko… edo ez! Beste osagai batzuk sartzen ditu ere nazioa segurtatzeko, eramaten duen eskuineko ikuspuntutik « balore » batzuen inguruan, abertzaleek partekatzen ez ditugunak. Euskal Herriaren egoerari edo problematikari lotzen bagira (eta sentitzen da bihurgune batean kokatzen girela gaur egun), interesgarria da aipatzen dudan artikuluaren galdera pausatzea. Umiliazioak, ukatzeak, tentsioak izan dira eta badira beti gure herrian. Euskal Nazio bat badela ez dugu dudarik eta gure aurkariek hori argi dute, argumentatzen badute ere kontrarioa frogatzeko.

Abertzaleek desafio handia dute, euskal nazio batetik Euskal Herri egitura bat eraiki behar dute. Desafio pottoloa da kontuan hartzen badira Ama Lurra mailako testuingurua eta haren problematikak.

Noski, euskal komunitateak edo abertzaleek pairatu dituzte umiliazo anitz eta bidea luzea izanen da oraindik zauri batzuk goxatzeko edo sendatzeko. Aldi berean, euskal gatazkak piztu dituen tentsioak, erresuminak edo bortizkeriak behar ditu euskal jendarteak bere gain hartu. Azkenik, abertzaleek ditugu indarrak egiteko jendeak gure proiektuari jinarazteko, konbentzitzeko eta integratzeko. Ez da gauza errexa baina nazio bat egiteko, baitezpadakoa da lan pedagogikoa eramatea, hainbat eremutan garaipen ttipi batzuk lortu dira jadanik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).