Bagirak bere inkestaren emaitzak aurkezten ditu eta bere azken sekuentzian sartzen da. 1500 erantzule baino gehiagorekin, inkestaren arrakastak borroka sektore desberdinetan inplikatuak diren gizon emazteek Mugimendu Abertzalearekiko duten atxikimendua erakutsi du. Inkestari erantzun dutenek gogoeta kolektiboetan parte hartzeko erronka bere egin dute, Mugimenduaren norabideen finkatzea ahalbidetuko duen diagnostikoan parte hartuz eta kontsulta masibo horrek eskatzen zuen denbora dedikatuz.
Mugimenduaren heldutasuna erakusten du ere, bere ainiztasunean ariketa kolektibo, ideki, garden eta parte hartzaile hori lortu duelako.
Emaitzak ezagutzeko, deskargatu « IPAR EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU ABERTZALEARI INKESTA, 2023 IKERKETA KUANTITATIBOA »txostena hemen klikatuz!
Bagirako gidaritza batzordearen irakurketa ezagutzeko, kilka hemen.
Inkestaren emaitzei behako bat eman!
Egun, azken sekuentzia idekitzean, interpretazio hauek eztabaidagai ezarri nahi ditu Bagirak, eta interesatuak diren oro gomitatzen ditu inkestaren emaitzen inguruan eta norabideen inguruan solastatzerat.
Hortarako, tokiko aurkezpenak antolatzen ditugu. Emaitzen zabaltzeko momentuak izanen dira, bainan oroz gainetik solastatzeko, trukatzeko eta eztabaidatzeko momentuak.
Hara lehen bi aurkezpenen hitzorduak:
- Baionan azaroaren 7an, asteartean 19:00etan Biltxokon
- Larzabalen azaroaren 9an, Ezpeletenian 19:30etan.